- ekitaldia hau amaitu da.
Usurbil LHIra bisita. Usurbil
2017-03-25 @ 10:00 - 12:00
Usurbilgo Energiaren Astearen barruan.
Bazkide eta hauen lagunentzako. Inprimakia bete izen emateko. Leku guztiak beteta.
Bisitan zehar ezagutuko ditugun instalazioak: fotovoltaikoa, minieolikoa, eguzki-energia termikoa, biomasa, hidrogeno erregai-pila, zoru erradiatzailea, kontsumo baxuko-efizientzia eta baita auto % 100 elektrikoa ere. Bisitan zehar Gipuzkoan sortutako teknologia ikusi ahal izango dugu, gure bazkide kolaboratzaileen eskutik: ORKLI (eguzki-energia termikoa / zoru erradiatzailea) eta aurki DOMUSA (biomasako kalderak / eguzki-bero metaketa).
Gainera, gure lagun eta bazkide den Sebas Bernarásek, zein esperientzia izan duen kontatuko digu bere ibilgailu elektriko eta etxebizitzan instalaturik dituen eguzki-plakekin.
Ekitaldia amaitzeko, Zubietako herriko plazan anaitasun otordu txiki bat egingo dugu. Bertan, Eskolakoek azalduko digute herri-gunean aurrera atera nahi den fasez-faseko energia plana.