Berriro ere, badira hilabete batzuek jarraian, hogeita hamar bat lagun (bazkide eta informazio bila datozenak) Usurbilgo Lanbide Eskolako auditorioan bildu ginen.
Bilera aurretik eta eskolan bertan, Gara egunkariak elkarrizketa egin berri dio GoiEner-i, Ekonomia sailean argitaratzeko asmoz.
JURIDIKO-ADMINISTRATIBOA
Abenduan, Ordiziako notariotzan botere notario-eskriturarekin erregulazio lanean jarraitu genuen.
Gabonetako oporrak ondoren, GoiEner proiektua Hernaniko Orona kooperatiban aurkeztu dugu. Era berean Ordiziako Orkli-n eta Goierriko Goilan egin zen. Hitzaldi hauen xedea gure proiektua kooperatiba munduan ezagutaraztea da.
Urtarrila bukaerarako Goiener NER Group-en aurkeztuko dugu. NER gizarte-konpromiso indartsu bat duen euskal enpresa talde bat da.
2013ko urtarrilaren 16an, Aretxabaletan, Joanes eta Diegok (MU-HUEZI) proiektua ezagutaraztea eman zuten, Deba Goieneko BaGARA Elkarteak egindako elkarrizketa bitartez. BaGARAk bere inguruan balio kooperatibo eta sozialak errekuperatzeko apustu handia egin du. Horretarako gizarte garapenean lan egiten du, prestakuntza eta sentsibilizazioaren bitartez. Elikadura-subiranotasuna eta etorkinak gizarteratzea ere bere xede dituelarik. Energiasubiranotasuna eta sistema energetikoari dagokionez bat gatoz eta gure asmoa da bat gatozen estrategietan elkarrekin lan egitea.
urtarrilaren 17an SAKANTZEN Elkarteak gonbidatuak, Altsasun hitzaldi bat eman genuen SOM (energiaGARA) elkartearekin batera. 50 bat pertsona bertaratu ziren eta oso ondo egon zen, tartean eztabaidak sortu ziren eta. Rafak merkatu elektrikoa adierazi zuen eta Joanesek kooperatiba energetikoen funtzionamendua. energiaGARA-ko Zuhaitzekin oso erlazio ona egin genuen eta ondoren Sakanako garapen agentziako Iker, GoiEner-eko Gorka eta bostok mahaia partekatu genuen.
EHNE nekazari sindikatuak Zerain eta Usurbilen izan diren nekazaritza garapena eta eta elikadura-subiranotasunari buruzko Jardunaldietara joateko gonbitea egin zigun. Usurbilen GoiEner-eko Fernando egon zen.
2013an urtarrilaren 26an Gasteizko BioAlaik antolatutako hizketaldira gonbidatu gaituzte. Ikusi Facebook.
Otsailaren 6an Aralar elkarteak gonbidatu gaitu beste jardunaldi batera FIARE eta EHNE sindikatuarekin batera. Ikusi Facebook.
Pablo Kutxarekin harremanetan jartzen saiatzen ari da. Iñaki Euskadiko Kutxarekin eta Kepa Fiare-kin. Anttonek Triodos bankuarekin hitz egin du eta Monika Rural kutxarekin akordio batera iritsi da.
Zumaiako Alfonsok egindako lanari esker Erkide eta MerkaErkide barruan gaude. Erkide Euskadiko lana, heziketa eta kreditu kooperatiba federazioa da. MerkaErkide bere salerosketarako barne-plataforma da
Monikak, gure idazkari eta diruzainak, 2012ko balantzea egingo du. Joanes eta Goiekik egindako lana baloratu egingo da. Kolaborazio lan hau altruista den neurritik ez da agertuko balantzetan baina nola edo hala islatuko da.
Kantabrian GoiEner bezalako kooperatiba bat sortzeko asmoa daukate eta gure laguntza eskatu dute. Ahal dugun neurrian lagunduko diegu.
Mungiako hitzaldia, Astigarragakoa, Donostiakoa aurrikusten dira. Ikusi Facebook.
MERKATURATZEA
ENARA, gurekin lanean ari den merkatu agentea, eta GoiEner otsailaren 1ean elkartuko dira. Ordurako merkaturako tramiteak istea espero da. Beste gauzen artean jorratu beharreko puntuak hauek dira:
1. Merkatuan alta ematea
2. Kolaborazio kontratua (Itxi)
3. Eguneroko dinamika.
4. Informazio sistemak.
Taldeak kontsumo kontratu zirriborro bat landu du, 2.0 eta 2.0DH tarifa motentzat (baldintza orokor eta zehatzak). Dokumentu honi buruzko iruzkinak espero dira ENARA eta Hispacoop-engandik (azken honek dokumentu mota hauek duten gardentasun maila neurtzen duen txosten bat argitaratzen du). Honen ondoren kontratua bazkideen artean zabalduko da ekarpenetarako eta Erretore Kontseilu bidez onartuko da. Otsailaren hasieran ixtea espero da.
ENARArekin kontratua itxi bezain laster lehen aldaketak egiten hasiko gara (honetarako ezinbestekoa da merkatuan alta emanda egotea). Hau dela eta, laster, froga garaian parte hartzeko izena eman zutenei email bat bidaliko zaie, azken bi fakturen kopia eskatuz. Bidenabar, froga hauetan parte hartu nahiko luketen bazkideei eskeintza luzatu zaie. Interesa izanez gero, comercializacion@goiener.com helbidera idatz daiteke.
Bilera egunean 72 bazkide dauzkagu (32 promotore eta 40 berri, azken bi astetan ordaina egin dutenak). Bazkide izan nahi luketenei, web orrian kontu korronte zenbakia eskura dagoela gogorarazten da (www.goiener.com).
Neurketa aparailuen lehen txanda amaitu da 4 etxebizitza eta Goiekin egin dira neurketak. Neurketek hiru helburu dituzte:
Erabiltzaileari bere kontsumoari buruzko informazio zehatzagoa ematea,
GoiEner-ek kudeatuko duen energia eskaera ezagutu eta doitzea eta
bazkide bakoitzari, bere kontsumo ohituren araberako efizientzia neurriak proposatzea.
Txanda aldaketarako etxean internet tarifa finkoa duten bolondresak eskatu dira. Interesik duenak comercialización@goiener.com helbidera idatz dezake.
Hainbat pertsonek etorkizunean izan dezakegun eskaera erauntsia dela eta, kezka adierazi zuten, alta eskaerak tramitatzeko orduan. Usurbilgo Lanbide Eskolako praktiketako ikasleek honelako lanak egiteko izan dezaketen aukera aipatu zen, konfirmatzeke.
Lantzen ari garen dokumentazioa ele bietan izatearen garrantzia aipatzen du Olatzek (estatutuak, kontsumo kontratua, aktak, web-a, etab. ). Horretarako:
Batetik, bazkideen laguntza eskatu da eduki xehea duten dokumentuentzat ( aktak, web orriko edukiak…)
Bestetik(eduki komertzial eta juridikotarako), Joseba Ossa-rekin kontaktuan gaude (Bakun Itzulpen Zerbitzuak)
Azkenik, web orriko edukiak ingelerara eta frantzesera itzultzearen garrantzi estrategikoa aipatu da. Bolondresak eskatu dira horretarako.
KOMUNIKAZIOA:
SARE SOZIALAK:
urtarrilaren 22an Twitter-en 310 jarraitzaile ditugu, Facebook-en 221, web-era sarrerak hilabetean 2750. LinkedIn-en GoiEner-en perfila sortuko dugu.
Agenda bezala, Facebook-eko ekintza orrialdea ari gara erabiltzen. Bazkideei GoiEner-en Facebook orria bere kontaktuei luzatzea proposatzen zaie.
Twitter eta Facebook-eko kontuetako martxa jarraitzeko boluntarioak behar dira bazkideen artean.
ETB-n izandako tartea eta mecambio.net plataformarekin elkarlana:
ETBn izandako tartetik aurrera 1960 bisita izan ditu webak, hauetatik 525 mecambio.net-etik zuzenean. Mecambio.net taldeak martxo amaierarako 1000 bazkidetik gora izateko kanpaina jarri du abian. Goiener-ek 1000 bazkide izateko helburua, pertsona bat liberatzea litzateke, eta honela lan postu bat sortzea.
Mecambio.net plataformak laguntza handia eman digu beste antzeko sentsibilitatea duten elkarteekin kontaktu sarea ehuntzeko. Sare sozialen bidez, gure kooperatibaren berri zabaltzen lagunduko digute.
WEB ORRIA:
Orrialde berria urtarrilaren 12an jarri zen martxan eta oraindik txukuntze fasean da, arazoak sortzen diren heinean konponduaz. Eguneroko kontsulta kopurua bikoiztu egin da, eguneko 2 kontsultatik 4ra.
Galdera ohizkoenen bilduma egiten ari gara, web orriko FAQ-a osatzeko.
HITZALDIAK:
Hitzaldi agenda osatzen ari da eta bazkideak lortzeko iturri nagusitzat jotzen. Dagoeneko bazkide direnei, inguruan hitzaldiak antolatzea proposatzen zaie, kooperatibako komunikazio taldearekin koordinazioan. Ikusi Facebook.
SORKUNTZA
1. Lan taldearen antolaketa bidean:
– Kooperatiba barnean ditugun profesionalak ikusi.
– Lankideen arteko baliabideen arabera organizatu (denbora / bizilekua).
– Gorka Hoyos eta Mikel Arruabarrenak ardura hau hartzen dute.
– Lan talde txikiak sortu proiektuen bideragarritasuna aztertzeko.
– 2-3 hilabeteko epea estimatu da jasotzen diren proiektuak aztertzeko. Adibidez, Maeztuko proiektuari erantzun bat eman beharra dago.
2. Gaur egun sorkuntza proiektu bat aurrera eramateko formulen edo kontratu moten azterketa:
– Egiten diren kontratu eta instalazio motak aztertu.
– Mikel eta Jon lan arduratuko dira.
– SomEnergia-k arlo honetan nola egiten duen lan aztertu.
3. Maeztuko minieolikaren instalazioa.
Zein formula edo kontratu mota posiblea diren aztertu ondoren, lantaldea osatzeko eta azken erantzun zehatz bat emateko 2-3 hilabete behar ditugula esan zaie. Proiektua aurrera eramateko azterketa sakonago bat egin behar dugula aipatu zaie baita ere.
4. Energia libreak.
Energia libreen inguruko lantalde bat gerturatu zaigu. Aurrerago, beraien helburuak aurkezteko aukera irekia utzi dugu eta etorkizunean ikerkuntza talde bat osatzeko aukera ere zabalik uzten da.
LAGUN BERRIAK
Bilera honetara jende berri asko etorri zen. Besteak beste: Gasteizko Susana eta Bilboko Alberto eta Antton (eskerrak bereziki hauei etortzeagatik eguraldiak ez zuen batere laguntzen eta!), Astigarrako Marga, Zumaiako eta Donostiako Iñigo, Lasarteko Jorge eta Diego eta Donostiako Ion, César eta Aitor. GoiEner Kooperatiban bere partaidetzaren alde agertu ziren bazkide moduan edo bestela, hurrengo bileratara etortzeko asmoz. Susanak beste proiektuetan parte hartzeko proposatzen du hala nola Gasteizko Fracking EZ, Zabalortu edo TransitionTowns plataforma eta mugimenduetan.
GoiEner Taldea