Energia eolikotik datorren sorkuntza elektrikoak errekorra hautsi berri du %27,3ko portzentaiarekin estatu espainiarrean urteko lehenengo 31 egunetan.
Guztizko kopuruak 6000 GWh gainditzen du, 10 KW baino potentzia gutxiago kontratatuta dauzkaten etxe gehienen elektrizitate eskariaren bestekoa, alegia.
Horrela azaroan hasitako boladari eutsi egiten dio iturri berriztagarri honek hiruhileko osoan elektrizitate sorkuntzaren buruan segituz gas bidezko ziklo konbinatuen eta nuklearren gainetik.
http://www.energias-renovables.com/articulo/el-viento-cubre-la-demanda-de-todos-20130130