Atzo Uxue, Iker eta Xantirekin izan nintzen Gasteiz-en Bioalaik antolatutako hitzaldi batean.
Benetan hunkigarria!
Xanti eta biok azken momentuan iritsi ginen, eta aretoan sartzeko ere aukerarik ez zen, jendez gainezka zegoen eta aurrean bi pertsona tankera oneko bi pertsona oso atsegin Goiener-ko logoaren alboan: Iker eta Uxue.
7ak puntuan zirenean, jende mordoxka bat artetotik irtetzen hasten da. Zer? Bukatu al da? Ez, ez! Bi txanda izango dira, bigarrena 8tan hasiko da. Aretoan ezin da hainbeste jende bildu.
Aretoa erdi-hustu ondoren, sartu eta aulki guztiak beteta eta perimetro guztia zutik geratu diren pertsonez inguratuta. Ausart batzuk lurrean eseri dira.
Elkar bere burua aurkeztu ondoren, Iker eguneroko berrien laburpen batekin hasi da: zer ari da gertatzen? zer da jakitera ematen digutena?
Uxuek Goienerren aurkezpen batekin jarraitzen du: helburuak, antolaketa, historia laburra…
Iker-ek ohizko galdera sail bati erantzunez jarraitzen du: entzuleek gaiaren inguruan zerbait egin dezaketela dirudi eta ez da asko eskatzen…
Uxuek web-a aurkeztu eta bazkide egiteko bidea azaltzen du: kontaktu datuak jasotzeko orri mordo bat zabaldu eta… beteta itzultzen dira.
Galderen txanda:
Denetariko galderak sortzen dira, batzuek erantzuteko errazak, beste batzuek Orange-kin aderatzen gaituzte… Beste batzuek egin Goienerrek egin nahi duena legez ezin egin litekeela diote, autokontsumo legedia oraindik finkatu gabe dagoelako Espainian…
Entzuleen artean batzuek ere laguntzen dute erantzunak osatuz, dudak argitzen dira, energia berdeak sustatzeaz hitzegiten da, parte-hartzea bermatzen duen proiektu batez, irabazi asmorik gabe ari den bolondres talde bati buruz ere bai, instalakuntzen mantenimenduaz, kontagailuen irakurketaz, sortzaile-komertzializatzaile kontratu bilateralei buruz, autokontsumoaz, haize sorgailu txikiez…
Denbora agortu da lehen txandan. Jendetza inguratzen da galdera gehiago egitera aurkezleengana, aretoko jendea berritzen den bitartean…
Bigarren txandan lasaitasun handiagoa da nabari (pintxoren bat hartu ote dute? ni gose naiz…).
Aurkezleek hitzaldi laburragoa egitea erabaki dute galderen txanda luzeagoa izan dadin. Oso ongi, galderak instantean azaleratzen dira eta xehetasunen azalpenak ematen hasten dira aurkezleak, kontaktu datuak uzteko orriak, berriz ere beteta itzultzen dira aurrekaldera, bukatzean jendeak inguratu egiten gaitu, galdera gehiago egiteko, elkarlan aukerak eskeintzen zaizkigu…
Eraikineko sarreran Bioalai-ko antolatzaileekin hizketaldi bizia, denbora gehiago behar dugu elkarrekin egoteko. Gutxienez, beste aurkezpen bat eta elkarlaguntzari buruz hitzegiteko kafetxo bat gutxienez…
Kanpoan ezta giro, baino ia ahaztu zitzaigun, aretoko giroa ikusita…