Kaixo lagunok,
Berriz elkartu gara Zubietan hogeita hamar inguru bazkide eta baita kooperatibaren proiektuan interesa duten beste hainbat ere. Dagoeneko ari gara ikusten nola hilero burutzen dugun bilera hau hasi den finkatzen, bertara hurbiltzen delarik jatorri anitzetako jendea. Guztiak, hori bai, ezaugarri bateratu batekin; esan nahi da, ingurugiroarekiko sentsibilitatea, berau gauzatzen delarik berriztagarrietan oinarritutako energia sistema berri batean.
Aditzera ematen dira talde JURIDIKO-ADMINISTRATIBOAREN aktibitateak:
Urtarrilaren 25az geroztik zenbait hitzaldi eman dira eta baita irratitako elkarrizketatan parte hartu ere, kasu guztietan oso erantzun positiboa jaso delarik gonbidapena luzatu zuten herritar eta talde sozialen partetik. Honakoen kronikak gure Facebook-ean eskura dituzue.
Aurreko honen adibide modura: Bio Alairen eskutik Gasteizen, Butroi Bizirik Mungian, Herrikoi Astigarragan, Goiener Zarautzen, Aralar alderdiak Gasteizen EHNE eta FIARE-rekin batera.
Elkarrizketak berriz, honako irratitan: Radio Euskadi, Onda Vasca, SER Vitoria, Onda Cero, eta Donostiako irrati librea Ttakun Ttakun.
Prentsari dagokionez, elkarrizketatu gaituzte GARA-n eta BERRIAN azaldu gara Mecambio.net-en bidez.
Burutu ditugu korporazio mailan aurkezpen hainbat: IKERLAN-IK4 Miñanon, NER-Group Amorebietan, Zigor korporazioa Gasteizen, Serenia Group Barakaldon, eta Kutxaren Ekogunea. Bilera hauetan guztietan partekatzeko aukera izan dugu etorkizunaren ikuspegi bat energia berriztagarrietan oinarritua izango dena. Kontaktuan jarraituko dugu elkarlana zein arlotan gerta liteken jakiteko.
Bankuak:
- Zain gaude oraindik Caja Laboralari geure burua aurkezteko. Nahiko genuke entzun, banka beste nolabait egin nahi dutela haien leloak dionari jarraiki. Bada dagoeneko urte bete zain gaudela…
- FIARE kreditu kooperatiba berriz, gure ikuspegiekin bat dator oso osorik eta gure ustez finantza korronte berri honek Goienerrekin batera sinergia asko du partekatzeko.
- Aipatu KutxaBank bezalako BERTAKO erakunde batekin ere gogoz partekatuko genituzkela, ikuspegi horiek.
- Gogoan daukagu, baita ere, Triodos-ek haien laguntza eskaini zigutela beharrezko ikusten genuenerako.
- Azkenik, jakitera eman, Nafarroako Rural Kutxa izan dela ateak alderik alde zabaldu dizkigun lehen erakundea, gure proiektuaren helburuekin bat egitearekin batera.
Goienerrekin jarri dira kontaktuan Cantabria inguruko herritar bi talde bereizi. Batetik Santander-Cabárceno inguruko jendea eta bestetik Reinosakoa hurbildu zaigu Cantabrian energia kooperatiba sortu nahi baitute eta laguntza eske. Goienerren bidez elkartu egin dira talde biak eta gure erakundeak laguntza emango die kooperatiba sortzeko, ahal dela sinergiak ere partekatuz gure “mendebalde hurbileko” auzotarrokin.
Jaso ditugu bestalde aholkularitza eskariak Sevillatik eta Gijónetik. Aurrera jotzearen zain geratzen da.
Irungo Fikoban burutzen den Bioterra Azoka-tik ere, gure proiektuan interesatuta daudelarik, elkartzeko deialdia luzatu digute. Bertan aztertuko dugu, zer modutan parte hartu dezakegun, udaberrian ospatu eta mugaz gaindiko azoka horretan.
Hil honetan bertan, otsailaren 19an, erretore kontseilua elkartu da, tratatutako gaien azaleko informazioa eman delarik bilera informatiboan.
Tratatu ziren gaiak laburbilduta:
- 2012ko kontuen aprobazioa. Itxi gabe.
- Proposamena, haserako 32 promotoreek egindako 100€-tako kapital sozialaren ekarpenaren itzulerari uko egin diezaioten. Honako hau Europako kontabilitate legedi berri baten ondorio da.
- Etorkizunean ere bazkide guztiek uko hori egin dezaten aukera.
- Erakunde bankarioekin erlazioak.
- Plataforma eredu energetiko baten alde (PX1NME) http://www.nuevomodeloenergetico.org/pgs2/ Bertako kide gara eta plataforma honek estatu espainolaren aurka Bruselan jarritako salaketan parte hartzen dugu, Europako direktiben kontrako politikak bultzatzen baititu, energia berriztagarrien eta energia eraginkortasunaren alorrean.
- Gure bazkide den Meghan-ek, donostiar-amerikarra bera, eta http://www.planetenergynow.com/ -ko ekintzaile, Goienerren ordezkaritza izango du Bruselan REScoop-en eta Eredu Energetiko Berri Baten aldeko Plataforman.
MERKATURATZE taldeak jarduera hauen berri eman du:
- Pasa zaizkio jada Enarari haserako komertzializazio probatarako 15 pertsonen datuak. Aldi berean, beste 10 pertsonen datuak ere jasotzen ari gara bigarren bidalketa bat egiteko. Beste edonork aproba talde honetan parte hartu nahiko balu ( baldin bazkidea bada) garaiz dabil oraindik ere: azken bi fakturak eta helbideratze zenbakia hona bidali comercializacion@goiener.com. Topea 40 pertsonatan.
- Horniketa kontratu eredua zuzendaritza taldeari, kontseilu errektoreari, aurkeztu zaio. Onartu bezain pronto aproba taldekoei eskuratuko zaie kontratua zina dezaten. Honi loturik oroitarazi pertsonako kontsumo kontratu bakarra burutu ahal dela.
- Bestalde fakturaren diseinuan ari gara, faktura modu digitalekoa burutuko da, automatikoki pdf ereduan. Hau puntu kritikotzat dugu, esan nahi da, fakturaren dokumentazioa burutzea eta kudeatzea modu automatiko batean.
- Bazkideak 180 gara dagoeneko.
- Bezeroaren arretari dagokion alorra definitzeko dago, hau komertzializazioa hasten denerako.
- Jaso dira energia sortzaileen aldetik salmenta eskaintzak aldebiko kontratu moduan aztertu ditzagun.
- Informatika irakasle batek, EHU/UPV-koak, bere buru eskaini du kudeaketa automatikoaren aplikazioaren programaketan laguntzeko, eta hau karrera-amaierako proiektu baten bidez.
- Metering taldeak jakinarazi du ekipoen txandakatzea osatua dagoela, neurgailuak badabiltzala eta datuak jasotzen dituztela. Burutu da, bestetik, erabiltzen den gailuaren EMI-en neurketa bat gehiago eta honi dagokion txostena eguneratu da.
KOMUNIKAZIO taldeak, berriz, egindakoak honela adierazi ditu:
Urtarrilaren 22 tik otsailaren 20 arteko sare sozialetako datuak:
- Twiterreko jarraitzaileak: 310 eta 433 (%30eko igoera)
- Facebookeko jarraitzaileak: 221 eta 385 (%40eko igoera)
- Web orrialdera eginiko bisitak urtarrilaren 1 etik 20 ra (urtarrilean guztira 4134)
Web orrialdera eginiko bisitak otsailaren 1 etik 20 ra: 2657 (aldi berdinerako %13ko igoera). Periodo berdinerako perspektiba analizatu ostean (urtarrilaren 1 etik 20 ra eta otsailaren 1 etik 20 ra), kontuan harturik urtarril hasiera opor tartea dela, beti ere bisitarien fluxua baxuagoa da.
Hurrengo datuak ikus daitezke web orrialdeko bisitarien eskutik:
- Zuzeneko trafikoa: 518 eta 880
- Googleko aurkitzailetik: 782 eta 249
- Mecambio.net etik: 567 eta 579
- Facebooketik: 79 eta 114
- Linkedinetik: 0 eta 27 (profila urtarrilaren 30 ean sortu genuen)
Interesgarritzat jotzen dugu datuetako bat, 89 erreferentzietatik bisitak jaso izana da, urtarrilaren 1 etik 20ra eginiko analisian. Otsaileko periodo berdinean 114 izan ziren. Honekin ondoriozta dezakegu, gutxinaka sarean zehar ezagunak egiten ari garela.
Web orrialde berria urtarrilaren 12an jarri zen martxan eta oraindik doitze lanetan dabil. Modifikazioak eta zuzenketak egiten ari gara gauza ezberdinak ateratzen diren einean. Gaur arte 6185 bisitari jaso ditugu. Batazbesteko bat egiten badugu 150 bisitari eguneko.
Web orrialdeko mantenua, albisteak, bi pertsonak daramate, Susana eta Fernandok, Alberto informatikoa eta Alberto itzultzailearekin batera, pare bat albiste argitaratzen dituzte astero.
Denborarekin eta aukerarik baldin badago, gure eduki propioak argitaratzen hasteko intentzioa dago, eguneroko albisteen inguruko iritzi artikuluak idatziz kooperatibako adituen eskutik.
WEBGUNETIK DATOZEN KONTSULTAK:
- Egunerokotasuneko kontsulten batazbestekoa igotzen ari da, gutxi gora-behera 4 kontsulta izanik egunero posta elektroniko bidez, kontsultetarako ohiko medioa bilakatu delarik. Geroz eta jende gehiagok eskatzen dute telefono zenbaki bat, baina oraindik ez dugu aukera hori ematen ez baidaukagu inor liberatuta zerbitzu hori emateko.
GOIENERREKO AHOLKULARITZA PUNTUAK:
- Iñigok, Goienerreko bazkide batek, ideia hau proposatu zuen eta oso interesgarria iruditu zitzaigun. Talde bat ari gara sortzen ideia hau aurrera eramateko.
- Goienerreko aholkularitza puntuek, Goienerreko etorkizuneko kontratazioetarako edo bazkide egiteko sor daitezken dudak argitzen lagunduko dute, horrela gune fisikoak sortuz. (Aurrera begira, interesgarria izando litzateke bazkideek kontratuak puntu hauetan sinatzea)
- Goienerrek asko du irabazteko puntu hauekin, azken erabiltzaileari gerturatzen baitzaio puntu físiko bat eskainiz eta konfiantzazko aurpegi ezagunak erakutsiz.
- Aholkularitza puntuak asko du irabazteko, aldi berean ingurugiroarekiko, energia alternatiboekiko, naturarekiko… sensibilizaturiko jendea jasoko baitu bere kometzioan eta honekin dendan bertan saltzen dituzten produktuak eskeini.
ONGi-REKIN BILERA
ONGIrekin eginiko azken bileran eta beraien tarifa zerbitzua eskaini ostean, ikusi genuen ezin genuela eskeintzen ziguten gastuari aurre egin eta ez zuen interesgarria ematen. Apirilean burutuko dugun komertzializazioaren aurkezpeneko prentsurrekoa, beraiekin kontratatu beharko genukela pentsatzen dugu, horrelako ekitaldiak prestatzen ez baitugu esperientziarik. Uste dugu proiektua ofizialki gizarteratzeko ekitaldia garrantzitxua dela.
HITZALDIAK
- Azkeneko hitzaldiek harrera ona izan dute eta oso jendetxuak izan dira. Ikusi dugunaren arabera, herriko talde sozialek hitzaldiak eskatzen duten garaian, dakarten masa sozialaren ondorioz, arrakasta handiagoa izaten dute eta gutxieneko partaidetza bat ziurtatzen du.
- Hitzaldiak Euskadi osoan zehar eta Nafarroako zati batean eman ditugu. Ikusten dugunaren arabera, Bizkaia aldean eskaera igotzen ari da. Aurrera begira, lurralde bakoitzean komunikazio talde ezberdinak sortu beharko direla pentsatzen da. Araban jaso dute formazioa eta gutxinaka beste probintzia batzuetara joan beharko da.
- Hitzaldien inpaktua, hitzaldia egin eta hurrengo egunean ikus daiteke jasotzen diren kontsultak ikusirik, hedabideetan Goiener ateratzen denean bezala.
Ondorio orokor bezala, gutxinaka gutxinaka hazten goazela eta ahoz ahokoak hazten laguntzen ari zaigula da, hobeto ikusten baitugu horrela, azaltzen diren arazo eta ideia berriak moldatzeko aukera ematen baitigu azkidetza kopurua azkar handiagotzen joatea baino. Lurralde bakoitzean komunikazio taldeak sortzen joatea komenigarria ikusten dugu.
SORKUNTZA taldeak honela adierazi du egoera:
1. Urtarrilaren 8ko aktaren errepasoa
– Azpimarratzen da estrategia falta gure aldetik eta indarrean dagoen ereduarekin (primarik gabe) kontuak kolokan daudela edo ez direla ateratzen.
2. Lan taldearen antolaketa
– Gorkak irekitako artxiboari gutxik erantzun diote
– Aukera dago sailkatzen joan eta metodoak landuz erantzunak emateko proiektuei: eolikoak, eguzkikoak, hidraulikoak, etab.
– Zenbateraino dugu “aholkulari” funtzioa? Hobe genuke kontsultak (asko ezinezko autokontsumoari lotuak) EVEri zuzenean pasatzea (zerrendak eta erantzun automatikoak bidaltzen omen dituzte).
– Zein da generazio taldearen helburua? Norberaren interes pertsonala (zuzeneko kontsultei erantzutea, nitxoak esleituz) ala talde bezala (energia sortu kontsumo-kooperatibari saltzeko)? Kasurako, Butroi Bizirik taldearen “transition town” proiektua.
3. Kontratu tipologiak
– Aipatzen da “Som energia” primen sistema zaharretik tiratzen ari dela eta momentuz ezer gutxiko ekarpena egingo ligukeela beraiengandik ikasteko, dena den erne egon behar genuke aurrerantzean atal honetan hartzen dituzten bideekin.
– Lau eredu mota azaltzen zaizkigu: bapateko autokontsumoa (soberakinak pool-ari saltzeko; zailtasun administratiboekin –BEZa, industria…-); balantze netoarena (legearen zain); sortutako dena pool-ari saldu (ekonomikoki errentagarritasun eskasekoa); aldebitako kontratua (zenbaki handien teorian oinarrituta).
– Azken honek dirudi bidea (Goiener generazioak zuzenean Goiener kontsumoari, pool-etik pasa gabe), kontsumoa neurtzeko eredu matematiko ona izanez gero (Enarak zehaztuko al liguke?). Argitu beharrekoak ere: bidesariak, zergak…
4. Lobby funtzioa
– Gero eta jende gehiago sentsibilizatzen ari denez, masa kritikoa beharko genuke GFAri (Urkizuko parkearen proiektua berreskuratzeko) edota politikariei (arlo honetan EVEk ez du eskumenik) (legedi energetikoa) presionatzeko interes-talde bezala. Holandako adibidea (erabaki hartzetan hiritarren partehartze erreala).
– Estimatzen da mila kontraturekin langile bat “liberatzeko” moduan egongo ginatekeela.
– Espainiako sistema opaku (auditoriarik gabeko kostuak eta salaketak EBetik)-oligopolistiko (bosten arteko)aren zain egon gabe, Europatik datozen arauei eta energia-ziurtagiriei erreparatu behar zaie. Zenbat eta berriztagarri gehiago, merkeago. Zein da egoera Ipar Euskal Herrian?
5. Bestelakorik
– Madrilen burutuko den “Genera Azoka” dela-eta, momentuz hiru lagun agertu dira prest joateko.
LAGUN BERRIAK
Azkenik gaurko bilerara etorritako pertsona berriek haien buruaren aurkezpena egin dute, Goienerren proposamenak zertan erakartzen dituzten adieraziz: Manuel Unea-Donosti-ko komertzial portugaldarra, Fernando ekonomista donostiarra, Juan Luis Tolosakoa zeinak adeitsu bideo bat editatu digun, Richard Donostikoa faktura energetikoan kontzientziatutako hiritarra, Mikel mugarik gabeko injineru donostiarra, Paul Urnietakoa, gure bazkide Jose eta lagun Lauraren bidez datorrena.
Hurrengo bilera informatiboa: martxoaren 20an Zubietan.
GoiEner Taldea