Donostiako udalak elektrizitate kontagailu adimendunen bitartez abian jarri du aurrezte kanpainaren eta eraginkortasun energetikoaren beste edizio bat. Kontagailu honen bitartez, une oro etxeko energia kontsumoen berri izango duzu, bere pantaila portatilean kontsumo elektrikoak (kWh), dirutan suposatzen duen gastua (€) eta baita CO2 igorpenak ere (kgCO2). Horrela bi hilabetean erabiltzaileek kontsumo ez kontrolatuak antzeman eta faktura elektrikoan aurrezteko neurriak har ditzakete.
Aurreko hiru kanpainetan 135 familiek hartu zuten parte. Aurrezpena %8.5ekoa izan zen gutxi gorabehera. Edizio honetan beste 80 familia gehiagok parte hartzea nahi da. Izena emateko epea zabalik dago, beraz garaiz zaude izena eman eta ekimen interesgarri honetan parte hartzeko.
Argibide gehiago nahi izan ezkero Donostiako udalaren webean topako duzu.