Agur gutxi gora-beherakotasunean oinarritutako fakturei eta ongi etorri faktura errealei, benetan kontsumitutakoan oinarritutakoei. Hori bai, baina beste batzuk ere kontagailu hauei etekin galanta ateratzen diete. Izan ere, kontagailu adimenduak erabiltzeak gure pribatutasunean eta seguritatean inork azaldu ez dizkigun ondorio larriak izan ditzake.
Enpresen ahotan kontagailu hauen erabilerari buruzko onurak baino entzuten ez ditugun arren, badira beste ahots bat baino gehiago berauen erabilerak sor ditzakeen eragozpenen aurrean euren zalantzak azaldu dituztenak. Espainian eztabaida kaskarra izan da eta, gehienetan, lanpostuak galtzearen ingurukoa edo eta isuri ditzaketen erradiazio kaltegarrienekoa. Halere, Europa mailan kontagailu adimenduak ugaltzearekin batera eztabaida ere areagotu da, pribatutasunaren, segurtasunaren, kontsumitzailearen babesaren eta kostuaren inguruan, hain zuzen ere.
Informazio gehiago nahi izatera, hemen duzue Gemma Galdon Clavellek aurreko apirilaren 25ean www.eldiario.es-en argitaratutako “Contadores inteligentes, usos cuestionables” artikulua.