USURBIL LANBIDE ESKOLA – 2013 MARTXOAK 20
Oporren aurreko astean, martxoak 20, GoiEner proiektua martxan jartzen laguntzeko prest dauden pertsona talde bat bildu zen Usurbilen, egun daukagun eredu energetikoa aldatzeko laguntzeko asmoz.
SORKUNTZA taldeak honako hau esaten du:
Aurreko bileran aipatutako pentsatzeko denbora utzi ondoren, eta sartu diren kontsultak/proposamenak baloratu ondoren, taldeak hau erabaki du.
- Eskaera gehienek bazkide ez direnengandik datoz.
- Geheinek autokontsumoari buruz dira (batzuk ez baitute ondo desberdintzen autokontsumoa eta „balantze-garbia“).
- Gaur egun primarik ez egoteak eta sorkuntza jarduerari jarritako zergen igoerak, bideragarritasun-txostenek inbertsioa errekuperatzeko 15 urte edo gehiago itxoin beharra dagoela esaten digute.
Som Energia hasi zenean berriztagarrientzako primak eta tarifa merkeagoak zeuden; gaur egun, berriz, hau ez da gertatzen. Horregatik, ezin gara inola ere Som Energiak bere garaian egin zuenarekin konparatu.
Bestalde, Espainian “balantze garbia“ –ren arautzeak 2012an egon behar zuen. Halere, hau ez dago oraindik eta ez da aurreikusten ez epe motzera ez ertainera ere. Hala ere, arautze honek ez luke eragin handirik izango Sorkuntza taldean, hau bakarkoproiektuetarako neurri bat bakarrik delako eta taldeko proiektuen garapena ez luke konponduko.
Horregatik, gaur bi irtenbide desberdin aztertzen dira:
1. Sorkuntza proiektu bat garatu eta sortzen den elektrizitatea GoiEner-i saldu, aldebiko kontratu batez. Irtenbide honek bi taldeen azterketa ekonomikoa eskatzen du: (Sorkuntza-Merkaturatzea) eta administratiboa. Orain GoiEner-ek ez du dirurik inbertitzeko eta 2-3 hilabete itxoitea proposatzen da eta horrela ikusi merkaturatzearekin zenbat lortzen den.
2. Lankidetza bat sortu administrazio/erakunde/talde batekin eta kontsumo zuzeneko proiektu bat garatu. Proiektu horren bideragarritasuna erabat erlazionatua dago kontsumo-kurbarekin eta proiektua errentagarri izateko kontsumo finko iraunkorra behar da.
Momentu honetan inork ez ditu sarera konektatutako instalazioak egiten; agian biomasa bidez lor daitekeen energia aukera interesgarria da.
Bazkide batek material didaktikoa egitea proposatzen du, autokontsumo eta balantze-garbia-ren arteko desberdintasuna argitzeko; era horretan kanpoko jendea nahiz bazkideen dudei erantzuteko orduan hauek aipatuz.
Bestetik, MERKATURATZE taldeak honi buruzko informazioa ematen du:
• Merkaturatze aktibitatearen hasera: ministeritzara paperak bigarren aldiz bidali dira. 3 aste badira zain gaudela, dagokion baimena lortzeko, ez dago atzerapenerako inolako azalpenik.
- Merkaturatze taldeko froga taldeak, 30 bazkide, froga hauetarako bazkide bolondres berriak onartzen jarraitzen du baimenak lortu bitartean. Interesa duenak azken faktura eta banku datuak bidali helbide honetara: comercializacion@goiener.com
- Dagoeneko 240 bazkide gara.
- LOPD-en araberako datuen babeserako plana onartuta dago.
- Hornidura kontratu eredua onartua izan da, GoiEner barnean (baldintza orokor eta partikularrak). Orain baldintza orokorrak euskarara itzultzeko modu egoki baten bila dihardugu. Itzulpen taldean dauden pertsonek, momentuz hizkuntza administratibo eta komertziala ez dute menderatzen -PL4-.
- Fakturaren lehen txantiloia lantzen ari da taldea. Merkaturatze taldearen prozedimenduak antolatzen fakturazioa hasten denerako.
- Bestetik, sortzaile berriztagarri txikien kasuak biltzen ari da taldea, bazkidetu nahi eta ondoren GoiEner-en bitarteko ordezkaritza izan nahi dutenena, merkatuan. Gainera ekoizpen hauek GoiEner-ko bazkideen kontsumorako erosiko litzateke.
- Sorkuntza taldearekin barne-bilerak izan dira, lan eredua finkatzeko asmoz eta sorkuntza proiektu berriak definitu ahal izateko.
Bazkide batzuengana errazago iritsi ahal izateko udaletxetako OMIC (Oficinas Municipales deInformación al Consumidor) zentroetan GoiEner informazio puntuak jartzeko aukera planteatu da.
Talde JURIDIKO ADMINISTRATIBOARI dagokionez, honako berriak ditugu:
- Izenpe-rekin Kooperatibaren sinadura elektronikoa tramitatzen ari gara. Monika gure diruzain eta idazkariak, aipatutako sinaduraren gestioan lagunduko gaitu talde administratiboaren barnean.
- Equo Kantabriak GoiEner gonbidatu du, maiatzaren 24 eta 25rako antolatu diren jardunaldietara. Monica eta Alberto joango dira, beste norbaitek parte hartu nahi badu, partaidetza irekia da. Horretaz gain, ziurrenik aurrera sortuko den Kantabria-Palentziako KOOP-rekin, zein Cabarceno-Santanderrekin erlazioa duen Erakunde batekin egoteko aukera edukiko dugu.
- Martxoak 2an Ekoliderrek antolatutako elkar jartzean parte hartu zuen GoiEnerrek, Donostiako Txuri-Urdinean.
- Martxoak 4ean GoiEner, ENNERA, instalakuntza fotovoltaiko zein minieolikotan aritzen den, CAF taldeko enpresarekin bildu zen. Beraien produktu katalogoa aurkeztu ziguten, etorkizunerako interesgarria izan daitekeena. GoiEnerrek proiektuan aktiboki parte hartzeko proposamena luzatu zuen, etorkizunean sinergiak elkarbanatuz.
- Bazkide kolaboratzaileak (enpreseei zuzendutako izatea eta hasierako ekarpena eskatzen duena) eta lankidetza-bazkide (Irabazi gabeko helburua duten erakundeekin sortuko diren elkarlan irudiak) formalizatzeko, protokolo bat lantzen ari dira Alfonso, Fernando, Joanes eta Iñaki.
- Fernandok dio kooperatiben konstituzio prozesurako beharrezkoa dela diru erreserba bat edukitzea, kooperatibaren promozio ekintzetan erabiltzeko. Honela GoiEnerrek aukera hau aztertuko du. Bestalde irabaziak dauden heinean beharrezkoa dirudi aipatutako erreserba sortzea.
- Martxoak 5: Mondragon Corporation-i proiektua aurkeztu zaio. Korporazioaren barnean energia sorkuntza, aurreztea eta efizientzia lantzen duten enpresak daude eta beste batzuen antzera, etorkizunean elkarlanerako aukera ikusten dute. Erlazioa oso ona da hasiera batean eta beste enpresekin egiten dugun antzera, kontaktuan jarraituko dugu.
- Martxoak 5: WIFI.NET/Gipuzkoa-Share, irabazi gabeko erakundearekin elkarretaratzea, non Wifi nodoen instalakuntzara bideratzen den bilera, komunikazioak demokratizatzeko helburuarekin. Honela konexio askea eta ekonomikoki jasangarria eskaini ahal izango da bestelairisten ez zaien bezeroei. Oreretan dagoeneko auzo bat konektaturik dago eta Bortzirietan, Bidasoa – Nafarroan lanean ari dira. Lan helburu eta elementu dezente elkar banatzen ditugu, eta hauek nola egokien bideratu aztertu dugu. Gipuzkoan soilik 30 Nodo ezartzeko asmoa dute.
- Planet Energy-ko Meghan, REScoop eta Europear Komisioaren aurrean GoiEner-en ordezkari izango da, Espainiar Estatuari “Por la Plataforma por un nuevo modelo energético” (PX1NME)–gatik jarritako 5 salaketetarako. Eskaera hauek aipatutako plangintza, eta politika (errege dekretuak) berriztagarrien, aurreztearen, efizientziaren eta emisioen murrizketen inguruko europear zuzentarauak direla medio, proposatutakoa ez betetzeagatik dira.
- Martxoak 8: Kepa, Monika eta Alberto, Fiare-rekin elkartu dira. Bileran, elkarlanerako sinergia eta gogoa agertzen da alde bietatik. Fiarek, GoiEner-eko bazkide izateko asmoa eta bere Bilboko egoitzakoelektrizitate kontsumoa GoiEner-i erosteko nahia erakusten du. Finantziaziorako aukera errealak agertzen dira. Filosofia eta pentsaera antzerakoarekin, elkarlanerako konpromisoa ageri da batak besteari beren proiektuak zabaltzeko lanetan.
- Martxoak 12: Zarauzko AROA (Arkitektura Jasangarriko) Estudioarekin bilera egiten da. AROAn eraikuntza modular berri eta efiziente baten sorkuntzan dihardute, oso interesgarria. IKEAren antzerako kontzeptua eraikuntza munduan energia efizientzia kontutan hartuta eta Label-duna.
- Martxoak 13: Oreretan, Inguruko alkateen arteko bilerara gerturatu gara, non Europar 20/20/20 zuzentaraua nola moldatuko diren eztabaidatzen da. Iker, Fernando, Xabier eta Joanes, bertako bazkideak parte hartzen dute bileran, kooperatibaren izenenean. Interesgarria da garatu beharreko bidea. Gogotsu ageri dira bileran eta GoiEnerrek edozertarako kolaborazioa eskaini du.
- Martxoak 13: Hitzaldia Azpeitian.
- Martxoak 14: Mugarik Gabeko Ingeniaritzak (euskadi.isf.es/home/index.php), Energiaren Demokratizazioari buruzko antolatutako jardunaldian hartu du parte GoiEnerrek. Aztertutako gaien gaurkotasuna benetan interesgarria da. Streaming bidez zabaldu da.
- Martxoak 15: Diego eta Kepa, Ekitermik-eko Xabierrekin bildu dira Arrasaten, BAGARA erakundearekin elkar lanerako prestakuntzan aurreratzeko, non duela hilabete batzuk aurkeztu genuen. Aste Santu ostean hitzaldi – tailer bat egiteko asmoa dugu.
- Martxoak 19: Jema Lasarteko enpresarekin bilera. Jema, gaur egun Irizarren jabetzapean dago eta potentzia elektronikoan jarduten du. Beste enpresen ildo berean jarraitzen du bilerak. Gainera Martutenen kokatzen den I-Sare proiektuari buruz jarduten da. Hurrengo bilera batean sakonduko dugu proiektuari buruz gehiago.
- Hurrengo bilera Gasteizen egitea proposatzen da eta hurrena Bilbon.
KOMUNIKAZIO taldeak ondorengo datuak ematen ditu:
- Webgunean izandako bisita kopuruak jaitsiera txiki bat jasan du otsaileko bigarren erdialdetik martxoko lehenengora bitartean. Tarte honetan hitzaldirik ez egitearekin koinziditzen du. Beraz, ondorioztatu daitekeena da difusio aktibitate nagusiena eta webgunean eragin handiena duena hitzaldiak direla. Hauen agenda ondorengo helbidean kontsultatu daiteke: https://www.facebook.com/goiener/events
- Beraz oso garrantzitsua da bazkide bakoitzak, bere posibilitateen barruan, bere inguruan beste bazkideak bilatzea eta hitzaldiak antolatzea.
- Gaur egun webguneak 125 bisita/eguneko ditu eta mail bidez 2/3 kontsulta erantzuten dira.
- Consumer-en eragina nabaritu izan da.
- Hedabideetan izandako presentziak jendea erakartzen jarraitzen du:
- Bihar osteguna, Bizkaia Irratia eta EFE Euskadi Agentzia-ekin egongo gara.
- Larunbatean elkarrizketa bat izango dugu Euskadi Irratiko Ekosfera saioan.
- Merkaturatzearekin hasten garenean ONGi-ren laguntza beharra izatea uste da. Difusio lanak egiten laguntzen digun plataforma da.
- Webguneko mantentze lanetarako pertsona bat edo biren beharra dago. WordPress-eko ezagupenak eta denbora librea izan beharko lukete. Norabideak erabakita daude eta bakarrik norbait behar da denbora librearekin hau egiten ari direnei laguntzeko.
ITZULPEN taldeak (Goiener-Hitz) hau adierazten du:
- Gaur egun taldeak 8 lagun dauzka, eta bat Hong-Kong-etik(!!) ari da. Taldeak aktak, barruko dokumentazioa eta web orriko edukiak itzultzen ditu honako hitzkuntzetara: ingelera, frantsesa, euskara eta gaztelania.
Web orrian edukiak zintzilikatzeko aukera izan beharko genukela iruditzen zaigu.
- Dokumentuak formateatzeko laguntza behar dugu (taldean sortzen diren dokumentuak maketatu eta formatu egokia eman).
- Pertsona bat behar da lana koordinatzeko eta lanaren banaketaz arduratzeko. Joanesek esaten du bazkideen artean dokumentalista bat daukagula.
- Ongi etorria emango diogu itzulpen lanetan lagundu nahi duen edozeini. Horretarako mezu bat bidali comercializacion@goiener.com helbidera.
LAGUN BERRIAK:
Gaurkoan Aretxabaletako Esti eta Andoaingo Asier aurkeztu zaizkigu. Azken hau Eguzki plataformarekin harremanetan dago.
Honela bukatu da bilera apirilaren amaieran Gasteiz-en biltzekotan. Bilera informatiboak irekiak direla gogorarazten da.