2013ko apirilaren 11an lehenengo bilera ibiltari ospatu da Gasteizko Industri Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan. Egun oso beroa eta etxean gelditzeko gonbitea izan arren jende ugari bildu da. Gipuzkoatik Asier, Olatz, Pello eta Santi gerturatu dira eta bertako bazkide taldeak hartu ditu: Unai, Uxue, Susana, Pablo eta Esti.
Azken hil honetan talde JURIDIKO ADMINISTRATIBOA KANPO HARREMANAK jorratzen aritu da buru belarri. Honako harreman hauek egin ditugu:
– Bera: Alkatearekin eta Alkateordearekin elkartu ginen. Interes handia erakutsi dute gure proiektuarekiko eta kolaboratzaile egiteaz gain, Udaleko argindar hornidura GoiEnerrekin egin nahi dute. Udal hau Biomasaren alde egiten ari da bereziki District Heating egitasmoarekin.
– Errenterian (oraintsu Alkateen Ituna sinatu du), 2025 plana dela eta, herriko energiaren inguruan hitz egiteko eta lankidetza eskatzeko deitu ziguten.
– Enpresak: Zenitekin (itsasontzi hibridoak), Sisconsirekin (arkitektura eraginkorreko estudioa) elkartu gara. Era berean, Urrutia eraikuntzak enpresarekin (Passivhaus-en oinarritutako eraikinak egiten dituzte) telefonoz aritu gara,
– Emaúsek Durangon antolatuko duen Azoka Ekologikoan parte hartzeko aukera lotzen ari gara.
– Meghanek Rescoopekin bilera bat egin du Bruselan, gainerako kooperatiba europarrekin harremanak mantentzeko eta elkarlanean aritzeko bideak aurkitze aldera.
– Eredu energetiko berriaren aldeko plataformarekin europar parlamentuan parte hartu dugu, batez ere estatu espainiarrak energiaren inguruko zuzentarauak ez betetzeagatik Europako Batasunan aurkeztutako salaketen jarraipen zuzena egiteko.
– Unesco Etxeak SosteniblesTV-n eginiko bideo batean parte hartu dugu.
– Ekainaren 7-9 egingo den Bioterra azokan egoteko lanean aritu gara.
– Zenbait herrialdetan talde berriak sortu nahi dituzten pertsonak jarri dira Goienerrekin harremanetan: Guztira 8 izan dira (bat Portugalekoa) gure eredua euren herrialdeetan martxan jarri nahi duten taldeak, gurekin harremanetan jarri direnak.
– Bizkaiako EHNErekin elkarrizketa.
MERKATURATZE taldeak zera esan du:
Azkenean Espainiako merkatu elektrikoan alta eman digute (martxoak 26).
Horrek esan nahi du apirilaren amaiera aldera proba taldeko lehen pertsona-taldea aldatu egin dugula. Izena eman dutenei emailez jakinaraziko diegu enpresa merkaturatzailea aldatzearen data zuzena.
Halaber, alta emateko prozedura probatze aldera, parte-hartzaile bakoitzari kontratua helaraziko diogu.
Hitzartu genuen moduan HASIERAKO SALNEURRIA Azken baliabideko tarifak (ABT) duena izango da, hartara gerora aldaketak egiteko moduan izango gara. Apirilaren 1etik aurrera ezarritako salneurriak honako hauek dira (BOE 76, 2013ko martxoaren 29ko ebazpena, Energia eta Meategien politikarako Zuzendaritza Nagusiarena):
- Azken baliabideko tarifa (ABT) ordutegia bereizten EZ duena.
Potentzia-saria: 21,893189 €/Kw-urteko àEnergia-saria: 0,138658 €/kWh
- Azken baliabideko tarifa (ABT) ordutegia bereizten duena.
Potentzia-saria: 21,893189 €/Kw-año
- Puntako orduko-energia-saria: 0,167658 €/kWh.
- Sakonuneko orduko-energia-saria : 0,057190 €/kWh
Alegia, ez dugu orain arte ordaintzen ari ginena baino gehiago ordainduko.
Faktura bi hilez behingoa izango da, gure banatzaileak eginiko irakurketa errealetan oinarrituta.
Apirilaren 16an ENARArekin izan genuen koordinazio-bilera bat jarduerari lotzeko prozedura ezartzeko asmoz.
Fakturaren diseinuarekin ari garenez gero, proba taldeak GOIENERREKO FAKTURA BERRIAK 2 hilabeteren buruan jasoko ditu.
Gauzak horrela, aurreikusten dugu interesa duten gainerako bazkideak euren etxerako energia elektrikoa kontratatzen hasteko moduan egongo direla ekaina amaiera alderako. Lehenago egiterik balego, jakinaraziko dizuegu.
Bestalde, era berean bazkideok banatzaileei erreklamazioak egiterakoan erreklamaziook batera egiteko aukera aztertzen ari gara taldean.
NEURKETAK
Energia erostean ahalik eta zorroztasun handienaz jokatze aldera, behar duguna baino gehiago ez erosteko, alegia, GoiEnerrek bazkideen eskura jartzeko zenbait aparailu ditu. Hortaz, gure kontsumoa neurtu nahi badugu, gero beharrezko neurriak hartu ahal izateko eta arestian esan bezala GoiEnerrek behar baino energia gehiago ez erosteko, neurgailuak erabiltzeko aukera izango dugu. Aurreikusten dugu hurrengo bileran (maiatzean) neurgailuen errotazioa egitea. Hori dela eta, eskatzen dena da tarifa laua duten bazkide interesadunek comercializacion@goiener.com-ekin harremanetan jartzeko.
ENERGIA MERKARATUTZEAN ATZERAPENA:
Puntu honen gainean boletina eta sare sozialetan jendeari aditzera eman zaio merkatarutzearen berri eta jendeak oro har ondo hartu du. Behintzat ez dugu kexarik jaso. Bakarrik bazkide batengatik arazo izangenuen zeren eta gaizki sartu zuen helbide elektronikoa eta ondorioz ez zen gurekin harremanetan jartzeko gai. Horregatik .mesedez datuak sartzerakoan jendeari esan behar s¡zaio erne ibiltzeko eta birpasatzeko bidali baino lehen.
Orokorrean, harremanetan ari gara gureak bezalako filosofia duten beste elkartekin esan dezakegu eta gure izena gero eta ezagunago da zenbait girotan.
Susanak SORKUNTZA taldeak jorratutako zenbait gai aipatzen ditu.
– Taldea aztertzen ari da proiektuak martxan jartzeko Estatuko egungo araudiak eskaintzen dituen aukerak/ bideragarritasuna.
– Eskasak dira ditugun aukerak: Autokontsumoa (ez dago taldean egiterik eta horrezaz gain, sortzaileak berak kontsumitu behar du eta segituan) eta merkatura salmenta zuzena (hobaririk gabe ekonomikoki ez dauka erakargarritasun handirik)
– Salmenta zuzena egiteko aldebiko kontratuak eskaintzen dituen aukerak (aukeraren bat eskaintzen badu, behinik behin) aztertu behar dira eta gero galdetzera joan behar da Energiaren Behatoki kritikora.
– Edozein modura ere, oso positibotzat jotzen dugu gure proiektua babestuko duen instalazioren bat izatea (baita gure irudiari begira ere), partizipazioen bidez (crowd-funding) kudea daitekeena. Hartara bertako enpresen eta lanpostuen sustapena egingo genuke.
– Taldeak jarraituko du teknologia eta araudiaren inguruan egunean egoteko eta aurkezten diren proiektuen bideragarritasuna aztertzeko eta, aukera izanez gero, kooperatiba proiektu horietan sartzeko.
– Era berean, Merkaturatze taldearekin lanean ari gara ekoizle txikiak ordezkatzeko aukera aztertzen.
KOMUNIKAZIO TALDEAKGoiEnerren jardunak gizartean izan duen islaren inguruko datuak eskaintzen ditu:
SARE SOZIALAK:
Martxoaren 20tik apirilaren 17 bitarteko sare sozialetako datuen alderaketa
Twitter-jarraitzaileak: 494tik 541ra (%9ko igoera)
Facebook-jarraitzaileak: 438tik a 512ra (%15eko igoera)
Webgunean bisitak (martxoak 1-20): 1460 (martxoan guztira 2707, batez beste 90 bisita/egunean)
Webgunean bisitak (apirilak 1-17): 1680 (batez beste 100 bisita/egunean)
Webgunean bisitak (martxoak 1- apirilak17): 3004 (batez beste 97 bisita/egunean)
Bisita horien jatorria aztertuz (martxoak 20- apirilak 17):
Zuzenean sartu direnak: 861
Googlen bilaketaren bidez: 692
mecambio.neten bidez : 318
consumerretik: 295
El Paiseko blogetik: 90
Facebooketik: 50
Webgune berria urtarrilaren 12an jarri genuen martxan eta oraindik ere doitze prozesuan dago. Gauzak sortu ahala zuzentzen eta aldatzen ari gara. Gaur egun arte 11328 izan ditugu. Ikusten ari gara buletinak bidaltzen ditugunean webguneko bisita-kopuruak gora egiten duela, jendeak irakurri egiten dituela, alegia. Saiatuko gara gutxienez 15ean behin bat bidaltzen.
HEDABIDEAK:
Hedabideetatik deitzen segitzen dute. Aurki ETB2ko eztabaida saio batean azalduko gara eta horrek gure proiektua zabaltzeko aukera emango digu. Halere, bazkide gehienak informazioa emateko antolatzen ditugun hitzaldietan egiten ditugu.
WEBGUNEAREN BIDEZKO KONTSULTAK:
Bide naturala posta da eta egunean batez beste 2-3 kontsulta izaten ditugu.
HITZALDIAK:
Aste Santua pasa eta hitzaldiekin berriro hastearekin batera gora egin du bisita kopuruak webgunean, ez hainbeste kontsulta-kopuruak. Argi dugu ondoen funtzionatzen dutenak hitzaldiak direla, elkarteekin eta gaiarekin interesa duten taldeekin harremanak eta hori da hain zuzen gainerako enpresa saltzaileekin bereizten diguna: bazkideekiko begirunea eta harreman pertsonala.
Alberto lanean ari da Facebook-eko sarrera zerrenda batzeko asmotan gure webgunetik ikusi ahal izateko eta hartara jendeak sarrera horiek ikusi ahal izateko nahikoa izango du webgunean sartzearekin, eta ez orain arte bezala horretarako Facebooken kontua ireki behar izatea, alegia.
AZOKAK:
Datozen egunotan zenbait azokatan hartuko dugu parte eta garrantzi handiena duena Ficoban egingo den BIOTERRA izngo da.
Bertan gure proiektua zabaltzeko eta bazkideak egiteko apostu handia egin nahi dugu. Horretarako informazioa eskaintzeko stand bat jarriko dugu eta hitzaldi pare bat antolatuko ditugu.
Triptiko bat prestatzen ari gara azoketan eta hitzaldietan banatzeko. Bertan bazkide egiteko datuak jasotzeko formulario bat txertatu dugu, azoka eta hitzaldietan bertan bete eta jasotzeko.
ITZULPENGINTZA TALDEAK hau komentatu du:
Dagoeneko 16 lagun ari gara 4 hizkuntzatan itzultzen (euskera – gaztelania – frantzesa – ingelera). Batez ere kanpoko erakundeetara banatzeko laburpenak, web-eko berriak eta aktak itzultzen ditugu. Web-eko eduki gehienak bai ingelesez eta frantzesez prest dauzkagu eta hauek web-ean zintzilikatzeko Word-Press dakien jendea bilatzen hasi garen bezain pronto, gure taldean bertan 3 pertsona aurkitu ditugu: hau altxorra!
Hau dela eta, berehala eduki hauek hizkuntza hauetan zintzilikatuta egotea espero dugu.
Bestetik, itzulpengintza lanetan animatzen den beste edonor ere ongietorria izango da, bai eta Word-Press-ekin piska bat lan egin nahi duen oro ere. Talde hau bere garaian itzulpengintza beharrak eraginda sortu zen eta horregatik, gaur egun GoiEner-ek dituen beste behar batzuk azaleratu nahi ditugu:
- Diru-laguntzen eskaerak eta hauen kudeaketan esperientzia duen jendea behar dugu, deialdietara ezer aurkeztu ezinik bait gabiltza
- Hitzaldi eta ekitalditara argazkiak aterako dituen jendea hurbiltzea behar dugu, norbaitek honelako afizioa badu…
- Hitzaldietara hizlariak gerturatuko dituzten taxistak behar ditugu
- Hitzaldietan parte hartu nahi duen jendea behar dugu. Gogoan izan, GoiEner-eko bazkide
- Azkenean, guztiok gara Komunikazio taldeko partaide eta gure inguruan nahiz jendaurrean honi buruz hitzegitera animatu nahi dugu edonor. Nork bere mailan egin dezala!
Lan hauetakoren batera edo batzutara apuntatu nahiko bazenu, jar zaitez goiener@goiener.com ekin harremanetan. Mila esker!
AURPEGI BERRIAK
Bilera luzea izan denez ezin izan dugu jende berriari behar bezala aurkezteko eman aukera, baina besteak beste izan dira. Irungo Julen eta Gasteizen lan egiten duena; BioAlai elkarteko (1071 bazkide duena) Mar, Andoni, Unai, Iban eta Pedro; David ekoizlea deshazkunde mugimenduan interesa duena; Gasteizko Joseba; Zumarragako Txomin ekoizlea; Marivi, Gesternovan eskarmentua duena; Oñatiko Maider; Gasteizko Maite eta Txema; EHUko Unai, minieolikoa diseinatzen duena; Gasteizko Socorro eta Donostiako Eneko.
Gehienek GoiEner-ren berri izan dute komunikabidetan izandako hitzaldi eta elkarrizketak direla medio eta bere ardura gai honen gainean erakusteko asmoz
etorri dira besteak beste: Proiektuaren bideragarritasuna, teknologia berrien gainean interes duen orori informazioa non jaso azaltzea….