Merkatua liberalizatu zenetik, 1997tik hain zuzen ere, Espainia mailan diharduten enpresa elektrikoek galarazita dute Europako gainerako merkatuetan aritzea. Hala eta guztiz ere, 2010etik hona aipatutako debekua Europako arautegiarekin ez datorrela bat jakinarazi dio Europa Batasunak Espainiako Gobernuari, 2011n espedientea itxi eta debekua bertan behera uzteko konpromisoa hartu zuelarik.
Nahiz eta egun prozesua geldi dagoen, merkatu elektrikoari buruzko legeari gobernuko alderdiak proposatutako azken emendakinak ikusi ondoren, prozesuaren bizkortzea aurreikusten da.
Informazio gehiago: voltimum.com