Ostiralean, hilak 10, co&art-en beste zenbait lankidetzako proiektuekin batera, GoiEnerrena aurkeztu zuten.
Pablo Gonzalez izan zen GoiEner aurkezteko ohorea izan zuena.
Jendez lepo zegoen aretoan (gaur egun 40 pertsonatik gorako ekitaldiak jendetsuak baitira), erdi errioxar, erdi giputxi honek laburtzeko eta komunikatzeko gaitasun aparta azaldu zuen, izan ere 10 minutu eskas behar izan zituen helburuak, GoiEnerren zergatia, bazkide egitearen abantailak… azaltzeko. Eskerrik asko, Pablo!