Meghan Sapp eta GoiEnerreko bazkide den PlanetEnergyko Robert Goward, Antwerpen-en (Belgika) izan ziren REScoop taldearekin Europako plataformaren aurrean GoiEner aurkezten. Aukera handiak ditugu elkarlanean aritzeko; izan ere, badira zenbait gai Europako estatu guztietan antzekoak direnak, nazioetako merkatuetan sartzeko energia kooperatibek dituzten eragozpenak, esaterako. Europan 1.200 energia kooperatiba baino gehiago antzeman dituzten arren, oso gutxi dira aurrez aurre ezagutzen dituztenak. Eta orain GoiEner ezagutu dutenez gero, pozez gainezka daude!