Ekonomia Ministeritzak jakitera eman duenez gero, haize-energiak Espainian lehen superabit komertziala izan du. Espainiako Bankuak 1971tik darama bertako datu ekonomikoekin estatistikak egiten eta oraingo hau izan da lehen aldia superabita eman duena, orain arte beti defizita izaten zen. Haize-energia enpresari elkarteak (Asociación Empresarial Eólica-AEE) jakitera eman duenez, Espainiak inportatzen dituen erregai fosilek ordezkatu ditu haize-energiak tarte honetan eta, horrela, 886 milioi euro aurreztu dira.
Gehiago irakurri nahi izatera: Larazón.es