Aurreko Uztailaren 14an Berako Udalak aho batez onartu zuen GoiEner kooperatibako bazkide egitea. Alkate andereak jakinarazi du proiektuarekin bat egin dutela GoiEner proiektuak ekonomia jasangarria bultzatzeaz gain, energia berriztagarri eta deszentralizatuen inguruko herritarren parte hartzea sustatzen duen eredu baten alde egiten duelako.