Energiaren Batzorde Nazionalak (EBN) aurreikusita dauka aurki indarrean jartzea argiaren ordainagiriko araututako atalaren aldaketa bat, non potentzia terminoak energia terminoak (kontsumoari estuago lotuta dagoena) baino pisu handiagoa izango duen. Egun bi terminoak orekatuta daude %50 bakoitzak, baina behin aipatutako neurria indarrean jartzen denean, potentzia terminoak araututako atalaren %80 izango da eta, ondorioz, energia terminoa %20.
Sortu berri den fabrikatzailez, instalatzailez eta arloko beste zenbait elkartez osatutako autokontsumoaren aldeko plataforma batek salatu du “tarifa lau” berri hori autokontsumoari eta eraginkortasunari kalte egiteaz gain, ez datorrela bat Europako zuzentarauekin.
Informazio-iturriak: economia.elpais.com y eleconomista.es