Kaixo lagun,
Berriro ere ikasturteari hasiera eman diogu eta zuetako batzuk oporrak izango zenituzten. Baina lantaldeetan ari garenontzat uda beroa izan da, oso, besteak beste ezaguna de Erreforma Elektrikoa tarteko.
Berriztagarriei jarritako beste traba berri honek ez gaitu eramango etsipenera, aitzitik, proiektuaren bideragarritasunaren alde berregiten dugu apustu eta segitzen dugu lanean. Are gehiago, askoz ere argumentu gehiago dugu proiektu honen alde borrokan jarduteko.
Hileroko bilera informatiboei berriz ekin behar diegu eta horrela irailaren 25ean elkartuko gara Bilbon. Urrian Arabako taldea elkartuko da.
Zure lagunak gonbida ditzakezu GoiEnerren proiektua eta Bilbon eginiko aurrerapenak ezagutzera:
Data: Irailaren 25ean.
Lekua: Ekoetxea Bilbo
Ordua: 18:45 h
Gure Facebooken ere ekitaldian izena eman edo zure sare sozialen bidez ekitaldiaren berri eman dezakezu.
Berehala arte,
Aio!
Zuzendaritza Kontseilua
GoiEner Taldea