GOIENER sustatzen aritu diren bazkideak irailaren 30etik aurrera abisua jasoko dute posta elektronikoz GOIENERrekin elektrizitate berriztagarria kontratatzeko prozesuari ekin diezaioten. Horrela saritu nahi ditugu hilabete luzeotan zain izan diren eta, era berean, ekonomikoki eta moralki laguntza eman diguten bazkideak. Eskerrik asko!
Bestalde, urrian zehar kontratazio-formularioak publikoaren eskura jarriko ditugu; bitartean bazkide egiteko formularioak HEMEN jarraituko dute, betetzeko prest.