Estatuko Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erakundeak (OCU) energia erosketa kolektiboa egiteko kanpaina bati ekin dio internet bidez. Energia kontsumitzaile orok parte har dezakeen kanpaina honen helburua da energia erosketa kolektiboa elektrizitatea eta gasa merkeagoak lortzeko ahalik eta erabiltzaile gehienentzat.
Antzeko esperientziak Europako beste zenbait estatutan izan badiren arren, lehen aldia da horrelako erosketa kolektiboa Espainian egiten dela.
Aipatutako kanpainan parte hartuko duten erabiltzaileek merkatuko konpainia hornitzaileengana joko dute eta horiek, enkante bidez, prezio egokiak jarri beharko dituzte energia erosiko badiete. Modu horretan aurreikusten dute faktura merkeago izatea.
Informazio-iturria: www.quieropagarmenosluz.org