Bere garaian panel fotovoltaikoen alde egin zuen bezala, gobernu alemaniarrak gaur egun bultzada eman nahi dio energia baterietan gordetzeari.
Baterien kostearen %30eko maileguak eskainiko ditu gobernuak eguzki instalazio xume bat (< 30 KW) jarri nahi duen enpresa eta etxeei. Inbertsioaren helburua da etorkizun berriztagarria eta Alemaniaren independentzia energetikoa bermatzea.