Azaroaren 16-17an Bilboko zabalguneko merkatuan Ekonomia Solidarioaren lehenengo azoka egin zen arrakasta handiz. Ateak zabaldu zituenetik jendea erruz hurbildu zen hainbat alorretako erakundeek eta taldeek, Fiare, Emaus, EHNE besteak beste, jarritako erakus mahaietara. Lehenengo balorazioaren arabera 5000tik gora izan daitezke bertaratuak. GoiEnerrek jarritako mahaira ere jende andana hurbildu zen informazio eske. Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibak sortutako jakin-min handiaren tamaina igandean emandako hitzaldian neur daiteke. Aretoa mukuru egon zen.
Argazki gehiago: