Azken hiru hilabetetan betiko kontsumoa mantendu dudan arren, oraintxe heldu berri zaidan fakturak bikoitza ordaintzeko eskatzen dit. Nola da hau posible? Gobernuak TUR tarifa finkatzean, IET/1491/2013 (B.O.E 3/08/2013) dokumentuan, etxean eskura dugun potentziaren prezioa hirukoiztu zuelako.
Nola murriztu dezaket igoera hau aurrerantzean? Etxean kontratatuta daukadan potentzia gutxituz. Kontuz! Gehiegi jaisten bada, aparailu berrienek (potentzia altuenekoak: indukzio plakak, labe pirolitikoak, etab) etengailuak salto egitea ekar dezakete. Hori ekiditeko, etxeko kontsumoaren neurketak egitea komeni da ezer egin aurretik. Kontuan izan DISTRIBUZIO konpainiak urtean potentzia aldaketa bakarra baimendu dezakeela.