Gipuzkoako Foru Aldundiak energia aurreztea eta energia berriztagarriak sustatzea helburu duen Energia Plana aurkeztu du, lurraldeko eredu energetikoaren aldaketa sustatu nahian.
Lurraldeak erregai fosilekiko duen menpekotasun ikaragarria, %96koa, aztertu ondoren, eredu iraunkorragoa lortze aldera 10 lan ildoko pakete bat garatu du.
Planean ezarritako neurrien artean dago, besteak beste, energia aurreztea eta eraginkortasuna handitzea (horretarako enpresa txiki eta ertainei auditoriak egiten eta energia aurrezteko neurriak hartzen lagunduko zaie); berotegi efektuko gasak murriztea; instituzioen jabetzako eraikinetan energia aurrezteko eta eraginkortasuna eta iraunkortasuna handitzeko neurriak hartzea eta eskualdeko energia berriztagarrien sektorea sustatzea.
Iturria: http://www.gipuzkoaberri.net