Gobernuak, energia elektrikoaren Oligopolioari kaso eginez, sektor elektrikoaren erreforma onartu du. Erreforma honetan gaur egungo energia ereduari eutsiko diona: kutsagarria, arriskutsua, zentralizatua eta garestia eta energi berriztagarriak kanpoan uzten dituena.
Aipatu erreforman besteak beste neurri hauek ezartzen dira: etxean eskura dugun potentziaren prezioa %63 igo da, autokontsumo elektrikoaren egin ezina, energia berdea ekoizteko instalazio berriak egiteko luzamendua edo zeuden instalaziotan ekoiztutako energiarengatik egin behar zaizkion ordainketaren jaitsiera, eta hau atzeraeraginezko ondorioekin, batzuk amortizatu gabe badaude ere.
Dakizuenez, GoiEner beste 224 elkarteekin batera eta 1756 lagun, (Px1NME) eredu energetiko berri baten aldeko plataforman parte hartzen du, eta plataforma honetatik hainbat salaketa eta protesta kanpaina egin dira: Pobrezia energetikoaren aurkako kanpaina, potentzia aldatzekoaren aldeko kanpaina, Estatu eta Europa mailan salaketak…
Duela gutxi, DesobEKIentzia kanpaina martxan jarri da. 15euroren truke har dezakezue DesobEKIentzia kit bat, barne duelarik:
- Pankarta.
- Pegatinak.
- Txapak.
- Oligopolioaren kontrako ekintzen txostena.
- Argibide liburua.
Muntaiarako argibideak:
- Bilgarria kendu (kutxa ontzia ontzi urdinean sartu).
- PanKarta hedatu eta zure leihoan edo balkoian zintzilikatu.
- Pegatinak autoaren atzealdean edota karpetan jarri (asmatu toki deigarriak).
- Txapak berokian, jakan, poltsan …
- Eta azkenik telefonoa hartu eta bideo bat grabatu DesobEKIentzia bultzatzeko. Edozein elkarteren emailera bidali dezakezu.
Kit hau erosteko interesatu guztiek, GoiEneren bitartez ahal duzue erosi, utzi datuak ondorengo FORMULARIOAN.
Era berean, Euskadiko Px1NME nodoa sortzen ari direla jakinarazi nahi dizuegu, partehartze neutro eta askotarikoa duen plataforma, edozein kolektibo eta hiritarrei irekia, bere xede nagusia lan egitea energi eredu berri eta iraunkorrago bat lortzeko asmoz.
Nodo honen sortze eta ondorengo funtzionamenduan parte hartu nahi baduzu, horretarako sortu den orrian apuntatu zaitez Px1NME euskal nodoa.
2013ko abenduan Nodoaren gainean aurkezpen publikoa egingo da, bere sorrera, partaideak eta egingo diren ekintzen egutegia aurkeztuko delarik.