Aurreko asteartean, 2013ko abenduaren 17an, La Izquierda Plural Parlamentari taldeak pobrezia energetikoarekin amaitzeko asmotan legezko proposamena aurkeztu zuen. Beste zenbait neurriren artean, proposamenak exijitzen zuen zailtasun ekonomikoak dituzten familiei argi, gas edo ur-hornidura neguan etetea debekatzea.
Alderdi Popularrak izan ezik, gainerako Parlamentari talde guztiek babestu zuten ekimena, baina Alderdi Popularrak duen gehiengoa erabili zuen ekimenak aurrera egin zezan eragozteko. Azken hau Espainian daramaten politika energetikoaren adibide bat baino ez da, herritarrek elektrizitatea arrazoizko prezioan izan beharrean, enpresa elektriko erraldoien (Endesa, Iberdrola, Gas Natural Fenosa, EON eta EDP) akziodunen irabaziak lehenesten duen politika energetikoa.
Energiaren Behatoki kritikotik egoera onartezin hau salatu nahi dugu. Argi indarra ordaintzeko lain ez duen familia bat muga mugako egoera larrian dago. Argi indarrik gabe geratzeko mehatxu hutsak argi indarrean eta berogailuan ahalik eta gehien aurreztera behartzen du eta horrek ondorio negatibo larriak ditu, ondorio fisiko larriak, ondorio psikologiko larriak, ondorio larriak euren bizi-kalitatean. Gizarte bazterketarako azken bultzada da hornidurarik gabe geratzea. Hori erabat onartezina da eta gizarte moduan eragotzi beharrean gaude kosta ala kosta.
Segi irakurtzen hemen