Aldundiak Bizkairako Energia Estrategia Iraunkorra (BEEI 2020) onetsi du gaur Gobernu Kontseiluan.
Honela, foru erakundea osatzen duten sail guztiek energia aurrezteko eta modu eraginkorrean erabiltzeko politika eraginkorrak abian jarriko dira. Energia aurrezteko eta modu eraginkorrean erabiltzeko ekintza-lerro hau lurralde historiko osora zabalduko da, era berean.
Aldundiak energia berriztagarriaren sorrera bultzatu nahi du. Era berean, gure lurraldean aberastasuna eta garapen ekonomikoa sortu nahi ditu, ekonomia berdea argi eta garbi babestuz. Lurraldearen berezko energia-politika batek, administrazioak gidatua, EEE etaEUDELekin koordinatuta, energia aurreztea eta modu eraginkorrean erabiltzea sustatuko du, baita energia berriztagarriak sustatzea ere.