Nafarroako III. Plan Energetikoa eta ingurumen-ebaluazioko plana www.navarra.es atarian eskura daude. Planak 986,1 milioi euroko inbertsioa eskatzen du. Kopuru horretatik %52,7 energia aurrezteko eta efizientziako neurrietara bideratuko da, eta gainerakoa elektrizitate eta gas sisteman edo sorkuntza instalazio berrietan egindako jardunetara. Proiektuaren aurreikuspenen arabera, energia berriztagarrien potentzia %63 handituko da eta 6.300 enplegu sortu nahi dira.
Helburu energetikoen artean, planak energia berriztagarrien potentzia %63 handitu nahi du. Horrez gain, Nafarroaren autohornikuntza elektrikoaren %100 lortu nahi da energia mota honekin; Foru Komunitateak sortutako energia garbiaren %10 esportatzea nahi da; energiaren kontsumoa %16 murriztu nahi da; eta Bruselak 2020rako dituen helburu guztiak bete nahi dira, hots: energia primarioaren kontsumoaren murrizketan %20ra iristea (Nafarroak %30era iritsi nahi du); energiaren azken kontsumoan, Europaren helburua %20 da (Nafarroan %31 izango da); garraiobideetan energia berriztagarriak erabiltzeari dagokionez, EBren helburua %10 da (Nafarroan %11 lortuko da); eta kontsumo elektrikoko energia berriztagarriei dagokienez, Europak %29,4 lortu nahi du, eta Nafarroak %110.
Planaren erronka indarreko energia eredua aldatzea eta sistema energetiko lehiakorrago, seguruago eta jasangarriagoa lortzea da gizarte esparruan (bizi kalitatea eta enplegua bermatzea), esparru ekonomikoan (energia lehiakortasun osagai moduan), eta ingurumen esparruan (energia ingurumenarekin errespetuz jokatuta sortzea).
Informazio gehiago: http://www.navarra.es