Kaixo Denori,
Lehenik eta behin, sartu berri garen urte honetarako, elkarlanean, osasunean eta segurtasunean oinarritutako eta energia berriztagarriez betetako, proiektu mordoa aurrera eramantea opa dizuegu.
Eskerrak Jan-Willem eta Dirk-i, aldaketa klimatikoaren inguruan, honako bideoa gurekin elkarbanatzeagatik (http://youtu.be/grZSxoLPqXI).
Non, Hans Rosling, “edutainerrak”, bere hitzez, eta bere Gapminder Fundazioak http://www.gapminder.org/ lan bikaina egiten dute beraien datu estatistikoekin, modu erakargarri eta ulergarri batean aldaketa klimatikoaren inguruan atentzioa deitzeko.
“Earth Overshoot Day”, edo “Planetari huts egin genioneko eguna” , pasa den urtean , abuztuan 20an izan zen. Egun hau krisitik aterabide bezala hazkuntzarako tarte gehiagorik ez dugula erakusteko erabiltzen da, non ezberdintasunek BPG-an(barne produktu gordina) , bereziki aurreratutako estatuentan, ezin diren arrazoi izan hazkuntza gehiagorako…. Ez bada EGUZKIAN oinarritutako “hazkuntza” bat garatzen.
Eguzki energian oinarritzeak, elikagai ekologikoetan, energia berriztagarrietan eta ekologikoki hazi daitezkeen materialetan pentsatzera eramaten gaitu. Azken hauek esaterako abantaila interesgarriak dakartzate, non eraikuntzarako materialeak CO2 gasak pilatzeko erabili daitezkeen beraien bizitza zikloa amaitu arte. Honakoa, egurra, lastoa, kortxoa, artilea, kalamua, flax-a eta zelulosak bezalako materialeak orokorrean eraikuntzarako erabiltzeak ez ditu bakarrik CO2 emisioak gutxitzen baizik eta hauen gordailu bezala erabili daitezke.
Hans Roblingek bideoan, aberatsenak diren Billoi bateko populazioari eskatzen die, martxan jartzeko aldaketa klimatikoa geratzeko beharrezko neurriak, garapen prozesuan ari diren estatuei begiratu gabe. Ezin diegu garatzen ari direnei eskatu, lehen munduan ditugun aukera eta bizitza estandarrei muzin egitea.
Luxerbungon esandako azpimarratu dezaket berriz ere, non aldaketa klimatikoaren aurka erabilitako laguntzak (CO2 toneladako murrizteko 15 euro) eta garatu gabeko komunitateetan erragai fosilak ez erabiltzeko erabilitako laguntzen arteko (CO2 Tonelada murrizketarako 180 euro) diferentziak ez duen logikarik.
Aldaketa klimatikoaren aurkako neurriak globaltasunean hartu daitezke eskala lokalean aldaketa eragin gabe. Ordea eskualde batean, bertako errekurtsoen hustiaketa bultzatzea eskala lokalean egin behar den aldaketa da. Aldaketa klimatikoaren aurkako neurriak populazioaren zati baten gain beharko luketen bitartean, aberatsenen gain bereziki. Ekonomia lokalak garatzeko errekurtsoak maila lokal batean hustiatu behar dira gero eta jende gehiagok garapen maila hobea bizitu dezan. Aldaketa klimatikoaren alde egoteak ez du esan nahi, erabaki ekonomiko eta garapen maila ezberdinak kontutan hartu behar ez direnik batez ere garatzeke dauden komunitateetan.
Belgika, europan garatutako eta dentsitate altua duen, bezalako estutatu batek adibidez; bertan eguzkiak irradiatutako energiaren %2 kontsumitzen du. Honela 100%ean energia berriztagarria kontsumitzea ekonomikoki bideragarria izan daitekeela erakusten du ikerketak garatu da.
Ikerketa honek inbertsioa 400biloi eurotakoa estimatu egiten du horretarako. Gaur eguneko erregai fosilen prezioan oinarrituta berriz, urtero 25 biloiko gastua egiten dute belgikarrek energia kontsumoan. Beraz inbertsioaren itzulpenerako denbora motza dela esan daiteke, hurrengo urteetarako etekin erakargarriak sortuaz. Beraz esan dezakegu dirua eta teknologia bertan daudela.
100$/barrel > 75€/barrel
1 liter petroleum > 2,5 kg CO2 > 10 kWh
1 ton CO2 > 400 liter petroleum > 2,5 barrels (159 liter/barrel) > 4000 kWh > 187,5€
Energia berriztagarriak diren eolikoa eta eguki energia, toki askotan dagoeneko kostuetan parekotasuna lortu dute erregai fosil eta nuklearrekin, laguntza ekonomikoak aldera utzita ere. Beraz aukera paregabea dira bertako komunitateentzako beraien errekurtsoak, dirua, heuren ekonomietatik kanporatzeari uzteko. Gainera, dirua ez da izango irabazi bakarra prozesu hauetan, energia berriztagarrietan ekiteak ekonomiak neurtu ezin ditzakeen beste hainbat balore sustatzen ditu, ala nola, erresistentzia, solidaritatea, begirunea, pakea, autosufizientzia, konfidantza, segurtasuna, lanpostuak ala nola ingurugiro osasuntsuago bat….
Besterik gabe, agur bero bat eta hoberena opa dizuet danori, primerakoa da elkarrekin lan egitea.
Dirk Knapen.
Energia Berriztagarrietarako Citizen Kooperatibak.
Europako hiritarrak sareratuz, baloreak hereinez.
www.rescoop.be / www.rescoop.eu
/a Posthoflei 3, bus 3, B-2600 Berchem-Antwerpen
T 0475 86 01 64 T international +32 475 86 01 64
dirk.knapen@rescoop.be
Skype dirkknapen