Europako Parlamentuak, Batzordeak aurkeztutako proposamena atzera botatzean, Energia Berriztagarrien aldeko apustua berretsi du.
Erabaki garrantzitsu horrekin Europako Parlamentuak Europa osoa energia arloan eraginkorragoa izateko jarrera tinkoari eusten dio.
Gauzak horrela, Europako Parlamentuak Energia burujabetasunaren erronkaren aurrean Europako Batzordeak baino anbizio askoz ere handiagoa azaltzen du; izan ere, kide diren estatuei borondate politikoa exijitu die CO2ren isurketak gutxitzeko helburuak lotesleak izan daitezen eta, horrezaz gain, isurketak gutxitzeko helburua %40raino igo du, 2030. urterako.
Albistearen jarraipena HEMEN egin dezakezu…