Energia Hidroelektrikoaren Ekoizleen Elkarteak (Urwatt) sektore elektrikoa erreformatzeko egun proposatzen den ordenak “tamaina txikiko instalazio hidraulikoen itxiera besterik ez duela ekarriko”.
Jakinarazpen baten bidez, elkarteak jendaurrean zabaldu du araudi honekin Gobernuak Espainiako zentral hidroelektrikoen hobarien %99 ezabatzen duela eta ondorioz, instalaziook heren bat fakturatzera pasatuko direla, “erdia, gehienez ere”.
Honetaz aparte, sektore hidraulikoak “asko ekoiztu” egiten duela eta orduko megabatio esportatuaren salneurria 30 eta 40 euroren artean kokatzen da baina merkatuko gaineko prezioak 55 eurotakoa ohi dira. Honen ondorioz eta araudi berria indarrean jartzen bada, koste operatiboak “sarreren gainetik izango dira eta, beste irtenbiderik izan barik, tamaina txikiko zentralek bere aktibitatea amaitutzat jo beharko dute”.
Bestalde Urwatt-ek azpimarratzen du sektore honi ezin dakioke egotzi tarifa-defizitaren errua; izan ere, Espainian potentzia hidraulikoko 19.999 MW daude instalaturik eta horietatik soilik 2.000MW erregimen berezikoak ziren eta honi dagokion hobaria urteko 170 miloi baino ez da. Azken zifra hau “hutsaren hurrengoa kostea” baizik ez da; sistema osoak duen 20.000 miloi euroko ordainketarekin ala hobarien truke urtero ordaindu beharreko 8.600 euroko ordainarekin konparatuz gero.
Era berean elkarteak gogoratu ere egin du Gobernuak Estatuko 10 urtetarako obligazioen etekinak gehi 400 puntu basiko diferentzialari zegokion errentagarritasun agintzen zuela eta “promesa hau ez betetzeaz aparte, potentzia txikiko sektore hidraulikoaren porrota ere eragingo duela”.
Goienerrek UrWatte-ko azken batzarrean parte hartu zuen. Lasarte-Oriako Abaloz zentralean ospatu zen bilera eta Goinerrek UrWatt-eko bazkideei proiektuaren aurkezpen bat egin zien .