Lehengo martxoaren 29a Gasteizen Goienereko urteko batzarra burutu genuen. Kooperatibaren gaineko aurreratzeak eta aurreko ekitaldiaren emaitzak komentatzeko xedearekin 160 lagun bertaratu ginen.
Arriaga Gizarte Etxea izan zen toki hautatua asanblada bizi eta atsegina aurrera eramateko non aurkeztu ziren azken urtean buruturiko jarduerak, gertaera gogoangarriak eta emaitzak.
Barne araudia, lantalde ezberdinen aktibitateak, aurtengorako plan estrategikoa aurkezpena eta artezkaritza kontseilu berriaren bozketa izan ziren, besteak beste, aipatzeko jazoerak.
Gerora begira eta hobetzeko asmotan zuen iritzia ezagutu gura dugu. Hartara, laster batzarraren inguruko inkesta jasoko duzue eta hantxe ebaluatzeko aukera izango duzue batzar honen antolatzearekin loturiko zenbait alderdi.