Datorren ekainaren 4an, 9:00etatik 14:00etara, UPV/EHUko BIZKAIA ARETOAREN ARRIAGA gelan (Abandoibarra, 3 Bilbo) Jakintza Guneen ekimenaren testuinguruan eta, zehazki, Osasunaren eta Itsasoen Balioztatze Iraunkorraren Gunearen esparruan, Euskampus Fundazioak dibulgazio-jardunaldi bat antolatu du, Euskampus (UPV/EHU-Tecnalia-DIPC) elkarketak itsas inguruneko energia berriztagarrien sektoreko hiru erronka nagusiei lotuta egiten ari diren ikerketen berri emateko.
Aipatutako erronken zailtasuna dela eta, behar-beharrezkoa da hainbat diziplinatako gaitasunak martxan jartzea. Horregatik, jardunaldi honetara gonbidatzen zaitugu, bi helburu hauek betetzeko asmoz:
Euskampus elkarketaren erakundeak, hainbat diziplinatatik, itsas inguruneko energia berriztagarrien sektoreko erronkei aurre egiteko gaur egun egiten ari diren ikerketa nagusiak ezagutzera ematea.
Beste ikertalde batzuk erakartzea, beren gaitasunak bidera ditzaten sektore horren erronka ugarien konponbidera.
Jardunaldiaren interesaren berri izan dezazun, aurreikusitako lan-egitaraua esteka honetan ikus dezakezu, eta bertan, etortzeko asmoa izanez gero, adieraz dezakezu edo 94 601 5750 telefono-zenbakira deitu.