Kataluniar jatorriko konpainia estatubatuar Ocean Electric-ek, itsas teknologien garapenean aitzindari, gure proiektua bultzatzea erabaki du, eta horrela GoiEner-eko bazkide laguntzaile egiten den energia berriztagarrien lehen enpresa teknologikoa izango da.
Enpresa honen jarduera, Europako egoitza Bartzelonan duena, zuzenduta dago itsasoko haize-parkeen (off-shore) garapenera, olatuetatiko energia aprobetxatzeko instalazioetara (energia undimotriza) nahiz eremu eraginkorragoak sortzeko bi teknologien konbinaziora.
OCEL-ek Euskadirako duen helburua da energia undimotrizeko euren prototipoetako bat ezartzea Armintzan, Lemoizen, EVEk sustatutako BIMEP plataforman. Xede horretan OCEL Innobasquerekin ari da elkarlanean aipatutako prototipoa Euskal ontzioletan egin eta ondoren gure itsasertzean probatzeko finantziazio bila.
Informazio gehiago: www.ocel.com y http://www.eve.es/Proyectos-energeticos/Proyectos/Energia-Marina.aspx