Hemen doakizue batzarraren kronika txiki bat:
Ekainaren 18an Bilboko Burtsa deritzan Yhon jauregian GoiEnerrek hileko bazkide bilera burutu zuen. Bertan Santi Ochoa de Eribe zuzendariak eta Eduardo Urturi ekoizpen taldeko arduradunak kooperatibaren egoera eta aurrera begirako erronkak jorratu zituzten 60 bat lagunen aurrean.
Eduardok aipatu zuen lege aldaketa etengabe honetan zer nolako zailtasunei aurre egin behar diegun eta zer sahiesbide hartzen ari garen itzuritzeko.
Santik, berriz, kooperatibaren gaur egungo egoera aztertu zuen. GoiEnerrek 1800 bazkidetik gora dauzka hilero 100dik gora bazkidetzen direlarik. Ekonomikoki sendo gabiltza baina adi ibili behar dugu. Era berean aipatu zuen dauzkagun erronkei zuzen ekiteko profesionalizatzeko beharra eta horretarako bideorria zein den.
Giro ezin hobean hurbildu zirenen parte hartzea nabarmentzekoa da, lehenengo aurkezpenaren ondoren galderek, iruzkinek eta ekarpenek bileraren zatirik handiena hartu zuten.
Bazkideok GoiEnerrek jendartera hurbiltzeko egiten duen ahalegina eskertuz eta beste eredu baten aldeko uste osoa sendotuz amaiera eman zitzaion bilerari.
Bideoa: https://archive.org/details/GoienerReuniNDeSociosDeBizkaia
Gaur, ekainaren 18an, ikusteko aukera izango dugu egingo den informazio bileran, BILBOko ‘’EDIFICIO DE LA BOLSA’’ izeneko GANBARA aretoan, 18:30etan, non informazioa emango dizuegun kooperatibaren egoera eguneratuari buruz.