Eguneko kronika:
Usurbilgo hitzaldian, 50 lagun inguru izan zirenak, sektorean erreferentzia den Jorge Morales de Labra adituak berriztagarrien egoerari buruz nahiz Gobernuak ezarritako esparru berriarekin izango dituzten ordainsariei buruz hitz egin zuen.
Azaldu zuen egoera, alde batetik errealista eta iluna, baina besterik azpimarratu zuen energia berriztagarriak derrigorrezkoak direla, eta garaiotan ikusten ari garena enpresa handiek energia merkatuko tarta zati handia ez galtzeko egiten ari diren atzerapen trikimailuak baino ez direla.
Egungo legedia eredu inguruan azpimarratu ditu aitortu gabeko autokontsumoak, ez hanka eta ez buru duten isunak, eta aitortutakoak duten bideragarritasun ezaren arriskua behin “peaje de respaldo” kontzeptua ezarri ondoren.
Ondoren gur zuzendari Santi Ochoa de Eribek kooperatibaren egungo estrategia deskribatu zuen, egungo egoera erabat aurkakoa izan arren, nola ari den aztertzen proiektu berriak egiteko aukera, baita gure lurraldeko plantak berritzekoa ere.
Oso egun interesgarria eta espero dugu GoiEneretik indar handiagoa egiteko lagun gehiago mobilizatzea.
Hemen daukazue Jorgeren aurkezpena: http://www.slideshare.net/jmoralesdelabra/201406-retos-de-las-renovables-ante-la-reforma-jornada-usrbil
Usurbileko Lanbide Eskolak atsegin handiz gonbidatzen zaitu «ENERGIA BERRIZTAGARRIEN ERRONKAK ARAU-ESPARRU BERRIAK EKARRI DUEN ASTINDUAREN AURREAN», jardunaldira
Data: Ekainaren 5ean, 17:30etan
Lekua: USURBILEKO LANBIDE ESKOLAko, Areto Nagusian.
Etarte bidea 9, zubieta auzoa 20170, Usurbil.
Zure interesekoa izango delakoan, atxikita bidaltzen dizugu jardunaldiko gai-zerrenda eta izena emateko fitxa. Fitxa hori bete eta irodorronsoro@lhusurbil.com helbidera bidali behar diguzu.
Jardunaldiko informazioa gure web-gunean ere aurki zenezake. www.lhusurbil.com
—
IEFPS USURBIL GLHBI – ZUBIGUNE FUNDAZIOA
Etarte bidea, 9 (Zubieta auzoa) 20170 Usurbil
943.36.46.00 – info@zubigune.org