Pasa den Ekainaren 9an, Alemaniak energia elektrikoaren eskaeraren %50 baino gehiago sortu zuen energia fotoboltaikoaren bidez. Ekoizpena 23 GWh-tik gora ibili zen eta ekainaren 1etik 8ra bitarteko astean teknologia hau 1,26 TWh elektrizitate sortzeko gai izan zen.
Nahiz eta hegoaldeko beste herrialde batzuk eguzkitsuagoak izan Alemania baino, bistan da gobernuaren apustua energia garbiak sustatzeko. Izan ere, energia honek oso sakabanatuaĀ izatea du bere ezaugarrietako bat, Ā panelen % 90 teilatuetan daudelarik. Ezaugarri horren zergatia gobernuak bultzatutako programa bat da, anbizio handiko programa, ā100.000 teilatu fotoboltaikoā deritzona, 2000 urtetik aurrera teknologia mota honen garapen handia erraztu duena.
Kontestu honetan, energia berriztagarrientzako laguntzak murriztekoak dira laster, nahiz eta energia nuklearra 2020 urterako bertan behera lagatzeko apustua egonĀ eta gobernuak berak finkaturiko helburua izan 2030 urterako sorkuntza elektriko berriztagarria %50 erdiestea.



























































