Ostiralean, urriak 3, Inauguratu da Biocultura, produkto ekologiko eta kontsumo arduratsuaren azoka. Bertara, beste askoren artean GoiEner ere hurbildu da. Barakaldoko BECeko 1. pabiloian eratu den bigarren azoka honek 20000 mila pertsona hartuko ditu asteburu osoan..
GoiEnerreko hamabi bazkide boluntariok zuen zalantzak eta galderak erantzungo dituzte, baita zuen iradokizunak jasoko ere 257 standean.
Lehenengo eguna informazio bila gure standera hurbildu diren lagunen jario etengabearekin hasi dugu.
Zuen zain gaituzue.