Datorren urriaren 22an 18:30etan, USURBILGO LANBIDE ESKOLAN, hilabeteroko GOIENERren bilera informatiboa antolatu dugu. Bertan kooperatibaren egoeraren berri emango dizuegu.
Oporretako itzulera eta gero (jadanik 2000 bazkide baino gehiago gara), Euskalherrian zehar egiten digutun gure asanblada informatiboekin jarraitzen dugu. Irailean Nafarroan izan ginen eta orain urrian Gipuzkoaren txanda da.
Topaketa irekia denez, inguruko ezagun, lagun eta familiartekoak konbidatzea animatzen zaituztegu, kooperatiba ezagutu eta parte hartzea animatuz. Urtean bitan elkartzen gara lurralde bakoitzean, beraz, elkar ezagutzen jarraitzeko aukera izango dugu.