Arabak bere landa eta nekazal ingurunetik abiatuta, dituen baliabideei ahalik eta probetxu gehien modu iraunkorrean ateratzearen aldeko apustua egin du eta eredu energetiko iraunkorragoa du helburu. Biomasaren ingurukoak dira gauzatuenak, nahiz eta geotermiaren inguruko batzuk ere martxan dituzten. Okinako district heating kasua da ekimen aitzindaria, beste zenbait herrik interes handiz jarraitzen dutena. Aipatutako instalazio horrek bi biomasa-galdara ditu eta kontzejuko baso baliabideak aprobetxatuta, herriko etxebizitza guztietako berogailu bilakatu da.
Iraunkortasun erreferentzia da Asparrena herria, duela bi urte bere zentral minihidraulikoa berreskuratzeaz gain, energia berriztagarriaren inguruko zenbait proiektu ditu abian: eguzki-panelak, geotermia eta biomasa erabiltzea. Arestian aipatutakoa gutxi balitz, proiektu berritzaile bat martxan jarriko dute aurki: esne-hondakinak aprobetxatuta, energia sortu.
Informazio gehiago: http://www.noticiasdealava.com/2014/10/26/araba/motores-verdes-para-alava