Goazen Azokara aldizkariaren 4. alea eransten dizuegu, non azokaren egitarauari buruz informatzen dizuegun. Halaber, Moneta sozialean inguruko eta euren ezarpena Euskal Herrian hizketari buruz eta Donde no hay mata no hay patata antzerki-foroari informatzen dugu eta Ekologistak Martxan merkatu sozialean eta azokan parte hartzearen arrazoiak kontatzen dizkigute. Azkenik www.goazenazokara.org aurkezten dizuegu eta azokaren informazio osoa topa dezakezuen sare sozialak baita ere.
REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), Euskal Herriko Merkatu Sozialaren eraketa eta sustapena dela eta, Ekonomia Solidarioaren II. Azoka antolatzen du. Ekimena, azaroaren 15ean, larunbata, Donostiako 2016 Gunean (Easo kalea 43) eta Larramendi kalean (Easo eta Urbieta artean) jarriko den karpa batean ospatuko da.
Euskal Herriko Merkatu Soziala eratzen duten ekonomia sozial eta solidarioaren 40 enpresa eta erakunde ingururen produktu eta zerbitzuen informazio eta salmentarako standak egongo dira: finantza etikoak, tokiko nekazaritza ekologikoa, bidezko merkataritza, energia berriztagarriak, eraikuntza, ehungintza, ostalaritza, turismoa, birziklapena, aseguruak, komunikazioa gizarte esku-hartzea, etab. Honez gain, jarduera-egitaraua zabala izango da: produktu eta zerbitzuen aurkezpenak, hitzaldiak, antzerkia, etab. Haurrentzako ekintzak burutuko dituen Txikigune bat eta tokiko produktu ekologikoak dituen txozna ere edukiko dugu.
Halaber, azokaren aurrerapen legez, azaroaren 14an, ostirala, 2016 Gunean ere (Easo kalea 43), “Posible al da bizitza ekonomiaren erdigunean jartzea?” jardunaldia ospatuko da, zeinetan, ekonomia feminista eta solidarioaren ikuspuntutik, ekonomiaren esparruko ekimen alternatibo ezberdinei ekingo diegun.
Ekimen honen bitartez, beste ekonomia bat posible dela erakutsi nahi dugu, pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia, bidezkoagoa, jasangarriagoa eta solidarioagoa. Itxaroten zaituztegu!