Joan den ostirala, azaroaren 14ean, Iruñako Katakrak liburutagian, Sustrai erakuntzak, Nafarroako burujabetze energetikorantz bidea egiteko eztabaidarako proposamena aurkeztu zuen.
Aurkezpenaren sarreran Nafarroako gaur egungo diagnostikoa egin zuten, azken hamarkadan eskualdean eman den energia kontsumoaren bikoizketa, %83ko kanpoko menpekotasuna, aztarna ekologikoa, eta hainbat zehaztasun azaldu zituztelarik.
Ondoren, indarrean dagoen eredu energetikoren inguruko ausnarketarako tartea izan zen, honak momentuan bizi dugun krisi ekonomiko-sozialarekin duen lotura azpimarratuz.
Proposamenei dagokionez, etzuten gehiegi sakondu, baina energiaren kudeaketa publikoak, sabai energetikoak, elikaduren burujabetzak, ondakinen kudeaketak eta beste hainbat gaiek duten lotura eta garrantziari buruzko aipamen berezia egin zuten.
Eta bukatzeko, txosten honek eztabaidarako tresna izan nahi duen momentutik, ekarpenak, zuzenketak, eta edozein motako ausnarketak egitera gonbidatu zuten bertan zegoen pertsona oro, eta ildo honatan irrika eduki dezaken elkarte, eragile, udal, politikari edo dena delakoa”
Gehiago jakin nahi baduzue :