Industria, turismoa eta elikadurarekin batera, energia izan da Sakana2020 Plan Estrategikoaren baitan landu den arlo estrategikoetako bat. Arlo honetan etorkizunera begira adostutako ekintzak efizientzian, energia berriztagarrien sustapenean eta kultura energetiko berri baten lanketan oinarritzen dira.
Plan Estrategikoan zehar ikuspegi berdina duten eragileekin elkarlana eta ekonomia sozialeko ekimenak sustatzea izan da hobetsi den lan moldea. Horregatik, Sakanan energiaren arloan adostutako helburuak lortzeko, Goiener kooperatibarekin elkarlan akordioa sinatu da, Sakanako Garapen Agentzia Goienerreko bazkide laguntzaile bilakatzen delarik.
Akordio honen bidez, Sakanan energia berriztagarrien kontsumoa eta sorkuntza, aurrezpena eta efizientzia sustatuko dituzte Sakanako Garapen Agentziak eta Goiener kooperatibak.
Bestalde, Sakanako Mankomunitatea Goienerreko bazkide kontsumitzaile bilakatu da, aurreko kontratuarekiko aurrezpena lortuz eta energia %100 berriztagarria kontsumituz.
Irakurri hitzarmena: https://www.goiener.com/