Gipuzkoako Foru Aldundiak, Rubi Brillarekin eta Azpeitiko Udalarekin, asteartea martxoaren 24ean, eta Tolosakoarekin, asteazkena 25ean, Argitu argindar energia aurrezteko proiektua aurkeztu du. Hasera batean Tolosa, Orendain, Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Errezil eta Beizaman ezarriko bada ere, gero probintzia osora zabaltzeko asmoa du. Aurretik Rubin aurrera eraman den proiektuaren bidez, etxeko argindar kontsumitzaileek batazbeste %18ko aurreztea posible izango dela diote Rubi Brillakoek.
Proiektua aurrera eramateko ezinbestekoa da kontsumitzaileen argindar kontsumo eguneratuak jakin eta metatzea. Internet bidez kontsumo datuak bidaltzen dituzten neurgailu batzuk istalatuko dira doan interesatuen etxeetan. Tolosako zati baten kasuan, argindar sarea Tolargi enpresa publikoaren eskutan izanik, zuzenean kontagailu adimentsuen bidez egingo da datu bilketa, istalazio beharrik gabe. Ondoren datu hoiek mugikor, tablet edo ordenagailu bidez kontsultatu daitezke, kontsumoa ulertzen lagundu, beste erabiltzaileen datuekin konparatu, gomendioak jaso kontsumoa aurrezteko, tarifak aldatzeko…
Proiektuan interesaturik egonez gero argitu.eus webgunean eman daiteke izena.
Irudia: Argitu.