Datorren larunbata, apirilak 18, goizeko 10etan ohiko batzar orokorrean bilduko gara Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean (San Pedro plaza, 5), kooperatibaren 2014 urteko jarduerari buruzko kontuak azaltzeko.
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu eta egin beharreko kritika modu positiboan egin diezaguzun datorren 18an Bilbon edo posta elektronikoaren bidez goiener@goiener.com helbidean.
Ziur gaude zure iritziak balio izango duela gure ardura eta lana hobetzeko, bai eta GoiEner-ek egun eskaintzen dituen zerbitzuak ere. Era berean, kontutan izan oinarri altruistaz eta boluntarioen lanaz eraikitako proiektua dela eta alde horretatik behar den ulermena ere eskatu nahi dizugu.
Etortzekoa bazara hemen autoa partekatu edo gidaria topa dezakezu.
Oharra: Zuzendaritza Kontseilua bildu zen garaian deitu ziren 2900 bazkideek izango dute Batzar Nagusian parte hartzeko aukera. Bazkide berriagoek hurrengo Batzar Nagusian parte hartu ahal izango dute.