Jakin nahi duzu nola erosten den argindarra espainiar merkatu elektrikoan?
Zatoz ENARA Asier Gorostiza Landak Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan emango duen hitzaldira. Apirilaren 23an izango da arratsaldeko 15:30etan, Ingenieritzako Hitzaldi Teknikoen Ziklo barruan.
Jorratuko diren gaiak: Zer da eta zer egiten du merkatu elektrikoko agente batek, nolakoa da OMIErekin elkar-ekintza.
Oharra: Hitzaldia gazteleraz izango da.