Valladolideko merkaturatzaile berriari (EnergÉtica S. Coop.) babesa adierazteko bertaratu zen Goiener, aspaldiko harremanak berrituz eta Espainia osoan sakabanatuta dauden beste hainbat Kooperatiba Berriztagarrirekin harremanak indartzeko, bereziki, lehen urratsak ematen ari direnekin: Solabria (EnerPlus), Nosa Enerxia, Megara, Econactiva, Seneo…
Jarduera biziki interesgarria izan zen batetik Eredu Energetiko Berri baten aldeko Plataformako (Px1NME) koordinatzailearen presentziagatik, Cote Romero, eta baita arloko beterano diren Federación de Cooperativas Eléctricas de la Comunidad Valenciana, Kataloniako Som Energia eta Andaluziako Zencer elkarteen partehartzeagatik ere.
Guztiek elkarbanatzen ditugun hainbat balio antzeman ziren eta baita lan egiteko modu desberdinak ere, gure ekinak sektorean duen eragina eta baita elkar babestu nahiko genukeen hainbat alderdi ere. Guzti honi buruzko akta zabalduko da eta hurrengo topaketarako irailaren bigarren hamabostaldia finkatu zen: hau ospatzeko, Girona eta Guadalajara proposatu ziren.
Zalantzarik gabe, urrats tinkoa, Eredu EnergEtiko Berri baten alde.