Iragan den urtarrilaren 14an, Goienerreko presidentea Joanes Maiza eta bere bazkideetako bat, Meghan Sapp («PlanetEnergy SL»koa) Imotzko Udaleko (Nafarroa) Garapenerako Batzordearekin bildu ziren.
Bilera horretan bailaran sorkuntza energetiko egitasmoak garatzeko asmoa eztabaidatu zen. Goienerrek parte hartu ahalko luke bere kooperatibaren bitartez, Nafarkoop. Bilera oso emankorra izan zen eta alde biek sinesten dute elkarlaguntzarako aukera handiak daudela. Bide berri honi hasiera emateko, hitzaldi publikoa antolatuko dugu Imotz, Basaburua eta Ultzamako bailaretan, Goiener, argindarraren faktura eta estatuko eredu energetikoari buruz
Inguruko bailaretako laborantzako hondakinak erabili daitezke Goinerreko bazkideentzat energia berriztagarria sortzeko, eta aldi berean, tokiko lanpostuak eta aberastasuna sortu, eta baita landa eremu iraunkorrak bultzatu.
Honi guztiari gehituko genioke Ultzama bailarako biogaseko egitasmoa berreskuratzeko aukera dagoela, hobarien gaineko murrizketengatik itxiarazteko zorian dagoena. Batzordea abian jarri da eta dagoeneko aztertzen ari da egungo proposamenak eta egitasmoaren abiaraztea.
Imotzeko Bailara da PlanetEnergyk aukeratutako ingurua, bere «Uharte Energetiko»ko probako-proiektua ezartzeko. Egitasmoa honek gainera udalaren babesa du hasiera-hasieratik. Adibidez, bordak berriro martxan jartzen sustatzeko, aukera badago eoliko txikiak hauetan kokatzeko, eta honen bitartez energía iturri honen bidez energía sortzen galarazten zuen haize-parke erraldoien kontrako tokiko araudia gaindituko da.