Debagoieneko Goiener Taldeak, Goiener S.Coop.ek eta Elkarhezitzenek, beste erakunde batzuekin batera, kanpaina berria jarri dute habian: hiritarrak energia berriztagarrien garrantziaz kontzientziatzeko, energia aurrezpenean aholkuak emateko eta etxean energia garbietara nola aldatu azaltzeko.
Apirilaren 25etik 29ra, “Debagoiena Piztu! Debagoiena On!” kanpaina izango da martxan Arrasaten, Oñatin, Bergaran eta Antzuolan. Kanpainaren barruan hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguru bat eta monologo bat antolatu dira. Informazio gehiagorako deskargatu programa.
Jasangarritasun energetikoa eta energiaren demokratizazioa aldarrikatuko ditu kanpainak. Defendatzen ditu, batetik, energia berriztagarriei bultzada emango dien politika bat, eta bestetik, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokaren helburuak bultzatzeko eredu bat.