Ohar honen bidez azaroa eta abendurako aurreikusita zeuden hiru hilabeterako prezioen ezohiko igoera bat izanen dela jakinarazi nahi dizugu. Urriko prezioak bere hortan geldituko dira.
Igoera honen jatorria ondoren laburtzen ditugun merkatuko ezohiko faktoreek eraginda dator:
• Klimatologikoki oso beroa izan den hiru hilabetekoa eta ekoizpen eoliko eta hidrauliko gutxikoa. Ondorioz teknologia berriztagarriek merkatuan izan duten eragina txikia izan da eta prezioa gasaren eta ikatatzaren teknologiek ezarri dute.
• Frantzian, (21 zentral nuklearren) programatu gabeko geldialdia eman da lurrin generadoreetan antzeman diren arazo batzuengatik. Frantzia auzoko herrialdeetara energia eskatzea behartuta ikusi da, Alemania eta Espainiari bereziki. Honek prezioen gorakada ekarri du lurralde galiarrean eta eragina izan du ondokoetan.
Guzti honen ondorioz handizkako merkatuko prezioak, aurreko hiru hilabetearekin alderatuz %23ko gorakada izan du.
Egoera honek kooperatiban izan dezaken ondorioa saihesteko, merkaturatze taldeak (2014ko Batzar Orokorrean onartu ziren irizpideak jarraituz) azaroa eta abendurako aurreikusita zeuden prezioak puntualki %7 igotzea erabaki du. Goienerreko kontsumitzaile ertain bateri neurri honek 5 edo 6 euro suposatu dakioke faktura bakoitzean.
Neurri hau puntuala da eta urtarrilean dagokion errebisioa eginen da. Dagoeneko aurreratu dezakegu datorren urteko lehenengo hiru hilabeteko energia erosketaren zati bat itxita daukagula, honek merkatuko prezioen gorakada bat ekiditeko defensa ematen digu eta egoerak ahalbideratzen badu prezioen beherakada bat ere eman daiteke.
Mila esker ulertzeagatik.