Merkatu libre eta irekia omen da argindarrarena baina, errealitatean, sistema iluna da oso, korapiloz josia, erabat ulergaitza. Herritarrari ezintasuna eta amorrua gailentzen zaizkio argindarraren prezioa neurri gabe igotzen den aldiro, eta ahalmenik gabe ikusten du bere burua negozioa kontrolatzen duten lauzpabost enpresa erraldoien aurrean…