GOIENER Europan dagoela esatea pellokeria da. Baina agian ona da gogoratzea zein ekintza egiten ari garen eta hauek nola mugak gainditzen dituzten. Eredu energetiko kooperatiboa eguzkiak oparitzen dizkigun izpiak bezelakoa da, mugak ez zaizkio axola.
2017ko lehen seihilekoan, izaera europarreko zenbait topaketetan parte hartu dugu:
Otsaila
RESCOOP.EU bidez antolatutako «workshop» batean parte hartu genuen. Europa mailako kooperatiben Informazio Teknologien sailekin batu ginen. 20 pertsona inguru aritu ginen teknologiek nola eragiten duen gure ekimen kooperatiboan, zein tresna erabiltzen ditugun, gure esparruan programazio hizkuntza ezberdinen garrantziaz, elkarlan era edo ezagutza elkarbanatzeaz, etab.
Interes biziko topaketa izan zen. Ekimen berriak ezagutu ahal izan genituen eta hauek ikusarazi ziguten egiten ari garen lana ongi bideratu dugula, ikusirik, mundu honetan denbora gehiago daramaten beste kooperatiben bidea gurearen antzekoa dela. Gainera harremanak sendotu genituen ideak trukatzeko, bai eta ere, etorkizunean, lan ereduak, tresnak, etab.
Apirila
Apirilean LEIDENen (Herbehereetan) izan ginen INNOVACION SOCIAL SI-DRIVE programa europarraren barruan. Programa honetan, Europa osoko berrikuntza sozialeko ikerketa guneek parte hartzen dute. Ezagutu ahal izan genuen energien eredu kooperatiboak eta hiritarren parte-hartze altua duten ereduek sortzen duten jakin-mina, GoiEnerrena bezelako eredu kooperatiboen errealitatea kontuan izan dezaten politika europearrak bir-finkatzeko garaian.
Esperientzia interesgarria izan zen, bertan, ikasi genuen gure proiektuaren osagai sozialak gero eta garrantzia haundiagoa duela eta eremu ezberdinetan ondorioak dituela.
Ekaina
Ekainaren 12an izan zen RESCOOP.EUko Batzar Orokorra. Batzar honetara eskubide osoko kide gisara aurkeztu zen GoiEner, baina horretaz gain, bertan, lehenbiziko aldiz ofizialki ezagutzera eman zen UNION DE RENOVABLES, zeinak 17 kooperatiba (eta 30.000 pertsona) ordezkatzen bait ditu.
Batzar honetan Europako herritarren kooperatiben elkartearen bilakaera ezagutu genuen eta honek, nola gero eta garrantzia haundiagoa duen, Europan eta IRENA (Energiaren Nazioarteko Elkartea) bezelako erakundeetan, Ameriketako Estatu Batuetako kooperatiba energetikoen sarean edo eta beste askotan.
Jardunaldi hauetan partekatu ziren batez ere: kooperatiba bakoitzaren esperientziak, murgildurik gauden proiektu europarrak, zer ikas dezakegun beste kooperatibetatik, gehien bat sorkuntzan…
Atseginena izan zen jakitea, kontinente osoan badela jendea, GoiEner osatzen dugun pertsonok ditugun kezka berdinak dituena. Nahiz eta hizkuntza, kultura, ikuspegi ezberdinak izan oinarrizko ideia askotan helburu bera dugu: energiaren demokratizazioa, energiara sarbidea modu justu batean, berriztagarriak sustatzea, eraginkortasun energetikoa eta batez ere humorea eta egiten dugunagarekiko grina.